2012/1/13

Argazkilaritza digital lehiaketa antolatu dute Meakan

Meakako auzo elkarteak Meakako paisaiak goiburuko argazkilaritza digital lehiaketa antolatu du, Irungo Argazki Elkartearen (AFI-IAE) laguntzaz. Profesionalak ez direnek har dezakete parte, eta aurkeztutako lanak beste lehiaketa batzuetan saritu gabeak izan behar dute. Parte hartu nahi dutenek hiru argazki bidali behar dituzte auzo elkartearen helbide elektronikora: jpeg formatoan bidali behar dira eta gutxienez 1024+768 pixeletako neurrikoak eta koloretakoak izan behar dute. Antolatzaileek aurreratu dute ez direla onartuko ez fotomontairik, ezta irudiaren errealitatea distortsinotuko duen tratamendurik (elementuak kendu edo jarri…). Meakako paisaiekin arremanik ez duten argazkiak ere lehiaketatik kanpora geratuko dira. Argazkiekin batera egilearen datuak bidali behar dira: izen abizenak, izengoiti bat (nick-a), jaiotze data, e-postaren helbidea, telefono zenbakia, herria eta argazkien izenburua. Saria, afari bat auzoan Epaimahaia argazkigintzan eskarmentu handiko pertsonek eta auzo elkarteko kideek osatuko dute. Lehenik egile bakoitzaren argazkirik hoberena aukeratuko dute eta, ondoren, hautatean arteko irabazlea izendatuko dute. Argazki onenaren egileak bi lagunentzako afari bat jasoko du sari bezala; 2012an baliatzeko saria izango da eta, noski, auzoko jatetxe batean: Ibarlako jatetxean, Olagorri jatetxean edo Ola Sagardotegian. Auzo elkartearen blogaren bitartez ezagutzera emango dute irabazlea, apirilaren 1ean.

admin

Bi partida kanpoan, eta hirugarrena etxean

Asteburuan itzuliko dira lehiara areto futbolean aritzen diren herriko hiru taldeak. Oiartzunek eta Power Rangersek etxetik kanpo jokatuko dute, eta DPO Baobab taldeak etxean. Lehen Mailako Oiartzunek Gorka Pinturas Makax taldearen kontra jokatuko du b...

admin
Gehiago