‘Minbiziarekin aurrez aurre’ izango dira Amaian
Minbiziarekin aurrez aurre hitzaldia izango da, urtarrilaren 18an Amaia KZn. Onkologikoko Bular Unitateko mediku eta koordinatzaile Jose Antonio Alberrok eta Maider Sierra psikologoak emango dute hitzaldia, eta horien helburua da, “minbiziarekin...
Minbiziarekin aurrez aurre hitzaldia izango da, urtarrilaren 18an Amaia KZn. Onkologikoko Bular Unitateko mediku eta koordinatzaile Jose Antonio Alberrok eta Maider Sierra psikologoak emango dute hitzaldia, eta horien helburua da, “minbiziarekin aurrez aurre jartzea, aurrez aurre begiratzea, mitoak haustea eta gaixotasun horren aurreko ardura lantzea”.
Jose Antonio Alberro sendagileak aurkezpenean aurreratutakoaren arabera, azken urteetan minbiziaren tratemenduak egin duen ibilbidea azalduko du, eta minbizia prebenitzeko jarraibideak eta tratamendu onkologikoen egungo egoera aztertuko ditu.
Maider Sierra psikologoak bere aldetik, minbizia prebenitzeko alderdi psikologikoetan eta prozesu onkologikoetan azaleratzen diren emozioetan oinarrituko da. Hala, minbizia desmitifikatzea, beldurra kentzea eta prebentzioak eta ikerketak daukaten garrantzia azpimarratzea haren helburuak izango dira.