Etxean jokatuko dute neskek Revellinen kontra
Etxean jokatzen dituzten partida gehienetan bezala, asteburu honetako jardunaldia ere etzi jokatuko dute Estatuko Bigarren Mailan aritzen diren Oiartzungo neskek. Atletico Revellin taldea izango dute aurrean, 12:00etatik aurrera, Karla Lekuona zelaian....
Etxean jokatzen dituzten partida gehienetan bezala, asteburu honetako jardunaldia ere etzi jokatuko dute Estatuko Bigarren Mailan aritzen diren Oiartzungo neskek. Atletico Revellin taldea izango dute aurrean, 12:00etatik aurrera, Karla Lekuona zelaian. Sailkapenari begiratuta ez dirudi oso kontrario zaila izango denik. Izan ere, oiartzuarrak bigarrenak dira eta Revellin taldekoak, sailkapeneko azken aurrenak.

