‘Urte berrirako ipuinak’ kontatuko dituzte gaur Xenpelar Etxean
Ipuin kontalaria izango da gaur Xenpelar Etxean. Urte berrirako ipuinak kontatuko dituzte gaurko saioan, bost urtetik gorako haurrei zuzendutako egitasmoaren barruan. Arratsaldeko seietan hasiko da haurrentzako ipuin kontaketa, eta sarrera doakoa da. P...
Ipuin kontalaria izango da gaur Xenpelar Etxean. Urte berrirako ipuinak kontatuko dituzte gaurko saioan, bost urtetik gorako haurrei zuzendutako egitasmoaren barruan.
Arratsaldeko seietan hasiko da haurrentzako ipuin kontaketa, eta sarrera doakoa da. Parte hartu nahi duten umeek bertara joan beharko dute saioa hasten den ordurako.
Hilaren 19an, berriz, gaztelaniazko ipuin emanaldia egingo dute, eta orduan Casi cuentos kontatuko dute. Hileko azken ipuin kontaketa urtarrilaren 26an izango da, euskarazkoa; orduan Belarriak berotzeko ipuin hotzak kontatuko dituzte.