Txosteko zazpi talde ariko dira Gipuzkoako lehian
Joko garbiko Gipuzkoako Ezker Hormako Txapelketa jokatzen hasiko dira asteburuan Asteburu honetan hasiko dira Gipuzkoako Ezker Hormako Txapelketa jokatzen, joko garbi modalitatean. Txosteko pilotariek hiru mailetan hartu dute parte. Zazpi talde izango ...
Joko garbiko Gipuzkoako Ezker Hormako Txapelketa jokatzen hasiko dira asteburuan
Asteburu honetan hasiko dira Gipuzkoako Ezker Hormako Txapelketa jokatzen, joko garbi modalitatean. Txosteko pilotariek hiru mailetan hartu dute parte. Zazpi talde izango ditu lehiaketan Oiartzungo Pilota Taldeak.
Haurren Mailan Txosteko hiru talde ariko dira. Nagusietan, 22 urtez azpikoetan (Bigarren Mailan), hiru talde. Eta nagusietan, Lehen Mailan, talde bat. Maila horretan Txosteko taldea izan zen 2011. urteko Gipuzkoako txapelduna.
Txapelketa horretako hiru partida Oiartzunen jokatuko dituzte asteburuan. Lehenenegoa biak bihar jokatuko dituzte, Madalensoron, 17:00etatik aurrera. Haurren Mailakoak izango dira bi partidak: Txost 1-Txost 2, eta Txost 3-Zubieta.
Hirugarren partida etzi jokatuko dute, 09:00etatik aurrera, Helduen Bigarren Mailan: Txost 1-Txost 2.
Emaitzak
- Udaberri Txapelketa. Trinketean, eskuz banaka. Txost-Alde Zaharra: 33-40.
- Pala Euskal Liga Lehen Maila. Landare-Txost: 35-40.
Partidak
Pala motza
- Etzi, 11:00etan, Madalensoro pilotalekuan. Udaberri Txapelketako partida bat: Txost 1-Txost 2. Ondoren, Euskal Ligako Lehen Mailako beste partida bat: Txost-Lagun Artea (Sestao).
Joko garbi, Gipuzkoako Ezker Hormako Txapelketa.
- Bihar, 17:00etan, Madalensoron. Haur Mailako bi partida: Txost 1-Txost2, eta Txost 3-Zubieta. Etzi, 09:00etatik aurrera, Helduen Bigarren Mailako partida bat: Txost 1-Txost 2.