San Sebastian Egunaren harira, kontzertua egingo dute txistulariek
San Sebastian Egunaren harira, kontzertua emango du Udal Txistulari Taldeak etzidamu. Udaletxeko arkupeetan izango da emanaldia eguerdiko ordubatetatik aurrera, eta gonbidatuta daude herritar guztiak. Udal Txistulari Taldeko kideak ez dira bakarrik ari...
San Sebastian Egunaren harira, kontzertua emango du Udal Txistulari Taldeak etzidamu. Udaletxeko arkupeetan izango da emanaldia eguerdiko ordubatetatik aurrera, eta gonbidatuta daude herritar guztiak.
Udal Txistulari Taldeko kideak ez dira bakarrik ariko; izan ere, beraiekin bat egingo du Koldo Mitxelena Herri Ikastetxeko haurren danborradak igandeko kontzertuan.
Egitaraua
- Gure Donosti (Biribilketa). Joxe Olaizola. Moldaketa: J. I Ansorena.
- Donostia (Pasodoblea). Antonio Peña y Goñi. Moldaketa: T. Agirregomezkorta.
- Donostiako Danborrada. (Tatiago, Diana, Danborren polka). Raimundo Sarriegi. Moldaketa: J.I. Ansorena.
- Donostia (Bariaziodun orripekoa). Pablo Sorozabal.
- Atso zalduteria. Raimundo Sarriegi. Moldaketa: J. I. Ansorena.
- Hiru Damatxo. J. I. Ansorena.
- Donostiako Danborrada (Retreta, Donostiako martxa). Raimundo Sarriegi. Moldaketa. J. I. Ansorena.
- Kresala (Biribilketa). J. I. Ansorena.