Saldise gogoan izango dute Donibanen eta Lezon, hil eta 32 urtera
Karlos Saldise Batallon Vasco Españolek (BVEk) Lezon hil zuela 32 urte beteko dira datorren astelehenean, hilaren 16an. Urtero bezala, Saldise oroituko dute. Horrela, lehenik eta behin, hitzaldia egingo dute asteazkenean, hilaren 18an. Lezo 50 urtean ...
Karlos Saldise Batallon Vasco Españolek (BVEk) Lezon hil zuela 32 urte beteko dira datorren astelehenean, hilaren 16an. Urtero bezala, Saldise oroituko dute.
Horrela, lehenik eta behin, hitzaldia egingo dute asteazkenean, hilaren 18an. Lezo 50 urtean errepresioa liburua aurkeztuko dute Gezala Auditoriumean, 19:30etik aurrera. Joxean Agirrek gaiaren gaineko hitzaldia emango du, Jorge Labordeta Tito liburuaren egilearekin batera.
Hilaren 21ean, larunbata, hainbat ekitaldi egingo dituzte. Saldiseren jaioterrian, Pasai Donibanen, lore eskaintza egingo diote. Ohi bezala, Bonantzan izango da, 10:00etan.
Ondoren mendi martxa egingo dute, Lezora. Bertan, bere izena daraman plazan ekitaldia egingo dute, 12:00etan.