Lehenengo aldiz erakusgai
Pilar Esquina (Malaga, 1945) margolari andaluziarrak bere artelanak erakusgai jarri ditu datorren hilaren 22ra arte Euskadiko Kutxaren erakusketa aretoan. Azken bost urteetan margotutako koadroak nagusi dira erakusketan, eta horiek, bost taldetan banatu ditu artistak: paisaiak, emakumeak, zezen toreatzaileak, loreak eta uhinak. “Bost taldetan banatu ditut margolanak, horrela, zezen toreatzaile baten margolan handi bat dago erakusgai eta hori laguntzen duten beste lau koadro txiki…”, azaldu du Pilar Esquinak. Era berean, margolanak hobeto ulertze aldera, koloreen, formen eta argien gaineko hainbat testu ere daude erakusgai. Hala, mihise gainean margotutako berrogei olio inguru bildu ditu Esquinak erakusketa horretan. “Orain dela urte dezente hasi nintzen lanean, eta denbora horretan margotutako koadro gehienak dira erakusgai jarri ditudanak. Izan ere, erakusketa batean biltzen ditudan lehen aldia da”, adierazi du. Lan pertsonala “Margolan espontaneoak, bitalistak” direla aitortu du Irunen finkatutako margolariak, haren “ukitu propioarekin”. “Lehendabizi arkatzez marrazten dut, eta gero, pixkanaka, nire gustura margotu. Oso lan pertsonala dela uste dut”. Giza irudiak pixkanaka lantzen hasi zen Esquina, “garai honetan, errealitatearen imitazioaren bilaketa atzerago geratzen ari da”, eta konposizio askeagoak sortzen ari direla uste du. Hala, margolariak hainbat urteko etenaldia egin zuen arren, argi mota ezberdinei garrantzia ematen hasi zen, eta berriz ere lanari ekitea erabaki zuen. Txikitatik [...]
Pilar Esquina (Malaga, 1945) margolari andaluziarrak bere artelanak erakusgai jarri ditu datorren hilaren 22ra arte Euskadiko Kutxaren erakusketa aretoan. Azken bost urteetan margotutako koadroak nagusi dira erakusketan, eta horiek, bost taldetan banatu ditu artistak: paisaiak, emakumeak, zezen toreatzaileak, loreak eta uhinak. “Bost taldetan banatu ditut margolanak, horrela, zezen toreatzaile baten margolan handi bat dago erakusgai eta hori laguntzen duten beste lau koadro txiki…”, azaldu du Pilar Esquinak. Era berean, margolanak hobeto ulertze aldera, koloreen, formen eta argien gaineko hainbat testu ere daude erakusgai.
Hala, mihise gainean margotutako berrogei olio inguru bildu ditu Esquinak erakusketa horretan. “Orain dela urte dezente hasi nintzen lanean, eta denbora horretan margotutako koadro gehienak dira erakusgai jarri ditudanak. Izan ere, erakusketa batean biltzen ditudan lehen aldia da”, adierazi du.
Lan pertsonala
“Margolan espontaneoak, bitalistak” direla aitortu du Irunen finkatutako margolariak, haren “ukitu propioarekin”. “Lehendabizi arkatzez marrazten dut, eta gero, pixkanaka, nire gustura margotu. Oso lan pertsonala dela uste dut”.
Giza irudiak pixkanaka lantzen hasi zen Esquina, “garai honetan, errealitatearen imitazioaren bilaketa atzerago geratzen ari da”, eta konposizio askeagoak sortzen ari direla uste du.
Hala, margolariak hainbat urteko etenaldia egin zuen arren, argi mota ezberdinei garrantzia ematen hasi zen, eta berriz ere lanari ekitea erabaki zuen.
Txikitatik margolari
Pilar Esquina nerabe bat besterik ez zenean Irungo Udal Eskolan margotzen hasi zen; “lehendabizi ikatz-ziriarekin eta arkatzarekin marrazten ikasi nuen, eta gerora, olioari ekin nion”.
Gaur egun, beste hainbat ikaslerekin batera, Javier Sagarzazuk Hondarribian duen eskolan margotzen duela azaldu du, hark laguntzen baitio ikaskuntzan.
Erakusketa astelehenetik larunbatera 18:00etik 21:00era ikusgai izango da, eta igande eta jaiegunetan 11:30etik 13:30era.