Komunikabideekin bildu da udala berdintasuna sustatzeko asmoz
Berdintasunerako 4/2005 legearen 26. artikuluan komunikabideek berdintasunarekiko zein neurri hartu behar dituzten zehazten da, eta horren haritik, atzo Garazi Lopez Etxezarreta Berdintasun zinegotziak eta Maite Blanco Berdintasun teknikariak komunikabideekin bilera izan zuten, hedabideetan berdintasuna bermatzeko zenbait proposamen bideratzeko. Legearen arabera, hedabideetan zaindu egin behar da berdintasuna. Esate baterako, hedabideek ezingo dute adierazi pertsonek, sexu batekoak zein bestekoak izan, giza duintasun gutxiago edo gehiago dutenik, ezta objektu sexual soilak direnik ere. “Oro har, ezingo zaie zabalkundea eman emakumeen aurkako indarkeria justifikatu, horri garrantzia kendu edo horretara bultzatzen duten edukiei”, biltzen du legeak. Legean agertzen den beste puntuetako bat da komunikabideek ez dutela hizkera sexistarik erabili behar, eta emakumeen parte hartze aktiboa, bi sexuen presentzia orekatua eta irudi anitza bermatu behar dituztela. “Edertasun kanonetik eta sexu bakoitzak bizitzako arloetan betetzen dituen eginkizunei buruzko estereotipo sexistetatik kanpo”, zehazten du. Errenteriako Udalak 2008ko abenduan onartutako Berdintasun Planean (2008-2012) ere biltzen da alderdi hori. Horren arabera, hainbat ekintza egingo ditu udalak berdintasuna bultzatzeko. Hala nola, komunikabideekin akordioetara heltzea: “Berdintasuna lortzeko bidean paper erabakigarria dute hedabideek”. Proposamena Erabilera sexista baztertzera eta emakumearen presentzia bermatzera zuzenduta dago gehienbat udalaren proposamena. Zehazki, hizkuntza eta irudiaren erabilera sexistak alboratzea, eta irudien aukeraketan estereotipoak gainditzeko ahalegina egitea eskatu du. Emakume [...]
Berdintasunerako 4/2005 legearen 26. artikuluan komunikabideek berdintasunarekiko zein neurri hartu behar dituzten zehazten da, eta horren haritik, atzo Garazi Lopez Etxezarreta Berdintasun zinegotziak eta Maite Blanco Berdintasun teknikariak komunikabideekin bilera izan zuten, hedabideetan berdintasuna bermatzeko zenbait proposamen bideratzeko.
Legearen arabera, hedabideetan zaindu egin behar da berdintasuna. Esate baterako, hedabideek ezingo dute adierazi pertsonek, sexu batekoak zein bestekoak izan, giza duintasun gutxiago edo gehiago dutenik, ezta objektu sexual soilak direnik ere. “Oro har, ezingo zaie zabalkundea eman emakumeen aurkako indarkeria justifikatu, horri garrantzia kendu edo horretara bultzatzen duten edukiei”, biltzen du legeak.
Legean agertzen den beste puntuetako bat da komunikabideek ez dutela hizkera sexistarik erabili behar, eta emakumeen parte hartze aktiboa, bi sexuen presentzia orekatua eta irudi anitza bermatu behar dituztela. “Edertasun kanonetik eta sexu bakoitzak bizitzako arloetan betetzen dituen eginkizunei buruzko estereotipo sexistetatik kanpo”, zehazten du.
Errenteriako Udalak 2008ko abenduan onartutako Berdintasun Planean (2008-2012) ere biltzen da alderdi hori. Horren arabera, hainbat ekintza egingo ditu udalak berdintasuna bultzatzeko. Hala nola, komunikabideekin akordioetara heltzea: “Berdintasuna lortzeko bidean paper erabakigarria dute hedabideek”.
Proposamena
Erabilera sexista baztertzera eta emakumearen presentzia bermatzera zuzenduta dago gehienbat udalaren proposamena. Zehazki, hizkuntza eta irudiaren erabilera sexistak alboratzea, eta irudien aukeraketan estereotipoak gainditzeko ahalegina egitea eskatu du. Emakume nahiz gizonen presentzia orekatua egitea ere proposatu du.