Kantu jirak euskal doinuz beteko ditu herriko kaleak etzi eguerdian
Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak antolatuta, beste behin ere, kantu jira egitasmoak euskal doinuekin beteko ditu herri erdialdeko kaleak etzi. Hilero egin ohi duten moduan, 12:00etan hasiko dira abesten egitasmoan parte hartzen dutenak, eta Herriko ...
Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak antolatuta, beste behin ere, kantu jira egitasmoak euskal doinuekin beteko ditu herri erdialdeko kaleak etzi.
Hilero egin ohi duten moduan, 12:00etan hasiko dira abesten egitasmoan parte hartzen dutenak, eta Herriko Enparantzatik abiatuta, Erdialdeko kaleak euskal abestien doinuekin beteko dituzte. Hala ere, azken horiek, ordubete lehenago elkartuko dira, “pobreen elkartean hamaiketakoa egingo baitugu abestera irten aurretik”, azaldu dute kantu jirako arduradunek. Azken horiek, “abestea eta euskara” gustuko duten herritarrei dei egin diete kantu jira egitasmoan parte hartzeko.