Erretiratuek Abadiñora joateko irteera antolatu dute otsailaren 3rako
Bi autobus alokatu dituzte eta betetzen dituztenean izen-emate zerrenda itxiko dutela jakinarazi dute Herria Gazte Izanak Erretiratuen Elkarteak Abadiñora (Bizkaia) lehenengo irteera antolatu du otsailaren 3rako. Egun horretan 08:30ean aterako dira ik...
Bi autobus alokatu dituzte eta betetzen dituztenean izen-emate zerrenda itxiko dutela jakinarazi dute
Herria Gazte Izanak Erretiratuen Elkarteak Abadiñora (Bizkaia) lehenengo irteera antolatu du otsailaren 3rako.
Egun horretan 08:30ean aterako dira ikastolatik. Ordu erdi lehenago beste autobus bat pasatuko da auzoetatik, eta erretiratu guztiak ikastolan elkartuko dira. Handik, zuzenean Abadiñora joango dira.
Abadiño bisitatu ondoren, Aginaga geldituko dira eta bertako sagardotegian bazkalduko dute guztiek elkarrekin.
Irteera egiteko, gazkideek 32 euro ordaindu behar dituzte, bazkide babesleek 33, eta bazkide ez direnek 34.
Hilaren 24an, 25ean, 26an, 27an eta 31n eman behar dute izena interesdunek Gazte Izanak-en egoitzan, 10:30etik 12:00etara.
Izena emateko momentuan bertan ordaindu behar da bidaia, antolatzaileek zehaztu dutenez. Bi autobust alokatu dituzte, eta biak betetzen izen-emate zerrenda itxiko dute.