Bularreko minbiziari aurre egiteko 890 euro bildu ditu Klink-ek
Klink elkarteak Kontsumo Solidarioa bularreko minbiziaren kontrako kanpaina martxan jarri zuen abenduan, eta 890 euro biltzea lortu dute. Hainbat hornitzailerekin akordioak lortu ondoren, produktuetan beherapenak lortu zituzten, eta erositako produktu bakoitzeko euro bat kanpainara bideratu dute. Ia 900 euro lortzea «positibotzat» jo dute elkarteko ordezkariek. Iragan astelehenean eman zioten Klink elkarteko kideek 890 euroko txekea Kattalin taldeko Maria Emma Soto ordezkariari, eta Sotok dirua jaso, eta asko eskertu zuen hiriko elkarteak egindako lana. Klink-ek, hilabeteko kanpaina solidarioak egiten ditu, eta oraingo honetan, bularreko minbiziaren kontra kopuru garrantzitsua biltzea lortu dute. Gainera, kanpainak iraun duen bitartean, liburuxkak eta kartelak jarri dituzte elkartera bertaratzen diren bazkide, lagun eta gonbidatuek informazioa jasotzeko. 1.010 euro azaroan Klink elkarteak Hondarribian premia gehien dutenentzako azaroan egin zuen Zorioneko Saltoak Eman kanpaina solidarioan 1.010 euro bildu zituen. Caritaseko Mertxe Ancisar eta Txaro Berrotarani eman zieten diru hori Klink elkarteko Mikel Obeso eta Toño Gonzalezek. Hortaz, urtean zehar horrelako kanpaina gehiago egiteko konpromisoa dute hiriko elkarteko kideek.
Klink elkarteak Kontsumo Solidarioa bularreko minbiziaren kontrako kanpaina martxan jarri zuen abenduan, eta 890 euro biltzea lortu dute. Hainbat hornitzailerekin akordioak lortu ondoren, produktuetan beherapenak lortu zituzten, eta erositako produktu bakoitzeko euro bat kanpainara bideratu dute. Ia 900 euro lortzea «positibotzat» jo dute elkarteko ordezkariek.
Iragan astelehenean eman zioten Klink elkarteko kideek 890 euroko txekea Kattalin taldeko Maria Emma Soto ordezkariari, eta Sotok dirua jaso, eta asko eskertu zuen hiriko elkarteak egindako lana.
Klink-ek, hilabeteko kanpaina solidarioak egiten ditu, eta oraingo honetan, bularreko minbiziaren kontra kopuru garrantzitsua biltzea lortu dute. Gainera, kanpainak iraun duen bitartean, liburuxkak eta kartelak jarri dituzte elkartera bertaratzen diren bazkide, lagun eta gonbidatuek informazioa jasotzeko.
1.010 euro azaroan
Klink elkarteak Hondarribian premia gehien dutenentzako azaroan egin zuen Zorioneko Saltoak Eman kanpaina solidarioan 1.010 euro bildu zituen. Caritaseko Mertxe Ancisar eta Txaro Berrotarani eman zieten diru hori Klink elkarteko Mikel Obeso eta Toño Gonzalezek. Hortaz, urtean zehar horrelako kanpaina gehiago egiteko konpromisoa dute hiriko elkarteko kideek.