Puntal auzoko eskola gaztetxea izateko aukeren artean dago
Hondarribiko hainbat koadrilatako 50 bat lagunek Hondarribiko Gazte Asanbladarekin (HGA) bat egin dute helburu bateratu batekin: Hondarribian gaztetxe bat irekitzea. Hala, ideia udalean aurkeztu zuten iragan abenduan, 1.000 sinadura baino gehiagoren babesarekin. Orain, leku baten bila dabiltza, eta HGAko lagunek Puntal auzoko eskolaurreko eraikina «aukera posible» bezala proposatu dute. Izan ere, musika eskola berria inauguratzen dutenean, bertan ematen diren eskolak eraikin berrian emango dituzte. Hala ere, eraikina beste bi erakundek erabili nahi dute, hortaz, «erabilera konpartitzea» proposatu dute gazteek. Gainera, HGA elkarte ofizial izateko izapideak egiten ari da, udalak hala eskatuta. Ekintza programa Gaztetxean antolatu ditzaketen ideien zerrenda ere aurkeztu dute, eta horiek garatzeko arduradunak ere bilatu dituzte. Literatura tailerrak, ludoteka bat, irrati bat edo bigarren eskuko merkatu bat dira, besteak beste, http://hondarribikogaztetxea.wordpress.com blogean kontsulta daitezkeen ideiak. Hala, HGAk azken urteetan landu dituen ekintzei jarraipena eman nahi die, eta berriak sortu. Asmo horiek guztiak indartzeko gogotsu daude.
Hondarribiko hainbat koadrilatako 50 bat lagunek Hondarribiko Gazte Asanbladarekin (HGA) bat egin dute helburu bateratu batekin: Hondarribian gaztetxe bat irekitzea. Hala, ideia udalean aurkeztu zuten iragan abenduan, 1.000 sinadura baino gehiagoren babesarekin. Orain, leku baten bila dabiltza, eta HGAko lagunek Puntal auzoko eskolaurreko eraikina «aukera posible» bezala proposatu dute.
Izan ere, musika eskola berria inauguratzen dutenean, bertan ematen diren eskolak eraikin berrian emango dituzte. Hala ere, eraikina beste bi erakundek erabili nahi dute, hortaz, «erabilera konpartitzea» proposatu dute gazteek. Gainera, HGA elkarte ofizial izateko izapideak egiten ari da, udalak hala eskatuta.
Ekintza programa
Gaztetxean antolatu ditzaketen ideien zerrenda ere aurkeztu dute, eta horiek garatzeko arduradunak ere bilatu dituzte. Literatura tailerrak, ludoteka bat, irrati bat edo bigarren eskuko merkatu bat dira, besteak beste, http://hondarribikogaztetxea.wordpress.com blogean kontsulta daitezkeen ideiak.
Hala, HGAk azken urteetan landu dituen ekintzei jarraipena eman nahi die, eta berriak sortu. Asmo horiek guztiak indartzeko gogotsu daude.


