Portuaren ingurumen jarduera aztertzeko mahai teknikoa sortuko dute
Oarsoaldeko eta Donostiako udalen ekimenez, Pasaiako portuaren ingurumen jarduera aztertzeko bilkura politikoa egin zuten herenegun Pasaiako udaletxean. Bertan atera zuten ondorio nagusia izan zen jarduera hori aztertzeko mahai teknikoa osatuko dutela. Lantalde horrek egingo duen lanaren ondorioak martxoaren 23ko astean egingo duten batzar politikora eramango dituzte. 2000. urtean sortu zuten Pasaiako Portuaren ingurumen jarduera aztertzeko mahaia. Horren ibilbidea gorabeheratsua izan da ordea, eta Oarsoaldeko nahiz Donostiako udalen ekimenez, mahai hori berriz ere indartuko dute. Bertan, bost udal horiez gain, Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Osalaneko eta Pasaiako Portu Agintaritzako ordezkariak daude. Mahai teknikoan erakunde horietako ordezkariak izango dira. Amaia Agirregabiria Pasaiako alkatearen ustez, Donibaneko udaletxean bildu zirenek garbi dute «badian ingurumen arazo larria» dagoela, eta horri konponbidea emateko irizpide orokorra da horiei irtenbidea eman behar zaiela. Horren araberako diagnostikoa egingo du mahai teknikoak. Portuaren jarrera Agirregabiriaren arabera, herenegungo bilkuran alkateek mahai gainean jarri zuten portuan egiten diren jarduerek ez dutela lizentziarik, “baina portuaren arabera, legeak horrela lan egitea baimentzen die”. Hortaz, lizentziarik gabe, portuaren jarduera egiaztatzea zaila dela onartu du Pasaiako alkateak. Zentzu horretan, Pasaiako Portu Agintaritzak bilkurara bidalitako ordezkaritzarekin ez da ados azaldu Agirregabiria: “Lucio Hernando presidenteak esan zidan bertan izango zela, eta oraindik ez digu azaldu zergatik ez [...]
Oarsoaldeko eta Donostiako udalen ekimenez, Pasaiako portuaren ingurumen jarduera aztertzeko bilkura politikoa egin zuten herenegun Pasaiako udaletxean. Bertan atera zuten ondorio nagusia izan zen jarduera hori aztertzeko mahai teknikoa osatuko dutela. Lantalde horrek egingo duen lanaren ondorioak martxoaren 23ko astean egingo duten batzar politikora eramango dituzte.
2000. urtean sortu zuten Pasaiako Portuaren ingurumen jarduera aztertzeko mahaia. Horren ibilbidea gorabeheratsua izan da ordea, eta Oarsoaldeko nahiz Donostiako udalen ekimenez, mahai hori berriz ere indartuko dute. Bertan, bost udal horiez gain, Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Osalaneko eta Pasaiako Portu Agintaritzako ordezkariak daude. Mahai teknikoan erakunde horietako ordezkariak izango dira.
Amaia Agirregabiria Pasaiako alkatearen ustez, Donibaneko udaletxean bildu zirenek garbi dute «badian ingurumen arazo larria» dagoela, eta horri konponbidea emateko irizpide orokorra da horiei irtenbidea eman behar zaiela. Horren araberako diagnostikoa egingo du mahai teknikoak.
Portuaren jarrera
Agirregabiriaren arabera, herenegungo bilkuran alkateek mahai gainean jarri zuten portuan egiten diren jarduerek ez dutela lizentziarik, “baina portuaren arabera, legeak horrela lan egitea baimentzen die”. Hortaz, lizentziarik gabe, portuaren jarduera egiaztatzea zaila dela onartu du Pasaiako alkateak. Zentzu horretan, Pasaiako Portu Agintaritzak bilkurara bidalitako ordezkaritzarekin ez da ados azaldu Agirregabiria: “Lucio Hernando presidenteak esan zidan bertan izango zela, eta oraindik ez digu azaldu zergatik ez zen etorri. Ordezkari politikorik bidali ez zuten bakarrak izan ziren. Teknikariak bidali zituzten soilik, tartean Gregorio Irigoien zuzendaria”. Portuko ordezkarien jarrera “defentsiboa” izan zela zehaztu du Agirregabiriak: “Ez ginen gai teknikoetan sartu, baina portuko ordezkariek euren jarduna defendatu zuten”.
Hala ere, oro har, mahaian bildu zirenen jarrera ona izan zela nabarmendu du Pasaiako alkateak, “jarrerak hurbiltzeko prest gaude”.

