Oiarso saskibaloiko gizonek garaipenarekin hasi dute urtea
2012ko lehen partidak asteburuan jokatu dituzte Oiarso saskibaloiko neskek eta mutilek. Ez dute, baina, biek berdin hasi urtea: mutilek irabazi egin dute eta neskek galdu. Lehen itzuliko lehia Donibaneren kontra zeukaten mutilek, eta hainbat jokalari m...
2012ko lehen partidak asteburuan jokatu dituzte Oiarso saskibaloiko neskek eta mutilek. Ez dute, baina, biek berdin hasi urtea: mutilek irabazi egin dute eta neskek galdu.
Lehen itzuliko lehia Donibaneren kontra zeukaten mutilek, eta hainbat jokalari min hartuta zeudelako falta baziren ere, irabaztea lortu zuten, 72-32. Oiarsoren arabera, kontraerasoan eta hirukoen bidez lortu zuten markagailuan aurrera egitea; kontrarioek ezin izan zuten ezer egin.
Añorgak, berriz, asmatu zuen Oiarsoko emakumeak nola presionatu, eta partida osoan zehar atzetik izan ziren markagailuan. 48-26 galdu zuten.

