Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Mixel Etxekopar, eta Ynarhu eta Mao Fermin, Neguko Kontzertuan

Larunbatean izango da, Herri Musikaren Txokoan, 18:30etik aurrera; ondoren, afaria egingo dute Negua da urteko lehenengo sasoia, eta hala, Neguko Kontzertua izaten da HMT Herri Musikaren Txokoko urteko lehen emanaldia. Aurtengoa larunbatean izango da, 18:30etik aurrera, Herri Musikaren Txokoan bertan. Bikote bat eta bakarlari bat lotu dituzte antolatzaileek larunbateko emanaldirako. Venezuelako Ynarhu eta Mao Fermin bikotea izango da taula gainera igotzen lehena. Ynarhu abeslaria da, eta jaiotzetik izan du musikarekin eta kantuarekin harremana. Jakintza hori Madrilen osatu zuen, bertan egin baitzituen solfeo eta kantu ikasketak. Mao Fermin, aldiz, musikaria da. Hamahiru urterekin hasi zen mandolina jotzen eta zenbat talde sortu ondoren, hemeretzi urtereko Un solo pueblo taldeko partaide egin zen. Talde horretan hasi zen Venezuelako musika eta folklorea sakon ezagutzen. Rafael Salazar musikologoarekin eta Rafael Strauss antropologoarekin Venezuelako hainbat eskualdetan ibili zen musika jotzen, eta aldi berean, zeharkatzen zituzten eskualde haietako musika ikertzen eta ikasten. Herri Musikaren Txokoko kideek nabarmendu dutenez, «Ynarhuren ahots gozoa eta Maoren maila instrumentala elkartuz, Venezuela, Hegoamerika eta Espainiako musikari onenenetakoekin lana egin dutenengandik espero daitekeena bezalako emanaldi bikaina antolatu dute». Mixel Etxekopar, Zuberoakoa Venezuelako bikotearen ondoren Zuberoako Mixel Etxekopar bakarlariaren txanda izango da. Hamar abestiko egitaraua du. Etxekopar hamabi urte inguru zituela hasi zen hiru [...]

admin
Bidasoa
2012/01/11

Larunbatean izango da, Herri Musikaren Txokoan, 18:30etik aurrera; ondoren, afaria egingo dute

Negua da urteko lehenengo sasoia, eta hala, Neguko Kontzertua izaten da HMT Herri Musikaren Txokoko urteko lehen emanaldia. Aurtengoa larunbatean izango da, 18:30etik aurrera, Herri Musikaren Txokoan bertan.

Bikote bat eta bakarlari bat lotu dituzte antolatzaileek larunbateko emanaldirako. Venezuelako Ynarhu eta Mao Fermin bikotea izango da taula gainera igotzen lehena.

Ynarhu abeslaria da, eta jaiotzetik izan du musikarekin eta kantuarekin harremana. Jakintza hori Madrilen osatu zuen, bertan egin baitzituen solfeo eta kantu ikasketak.

Mao Fermin, aldiz, musikaria da. Hamahiru urterekin hasi zen mandolina jotzen eta zenbat talde sortu ondoren, hemeretzi urtereko Un solo pueblo taldeko partaide egin zen. Talde horretan hasi zen Venezuelako musika eta folklorea sakon ezagutzen. Rafael Salazar musikologoarekin eta Rafael Strauss antropologoarekin Venezuelako hainbat eskualdetan ibili zen musika jotzen, eta aldi berean, zeharkatzen zituzten eskualde haietako musika ikertzen eta ikasten.

Herri Musikaren Txokoko kideek nabarmendu dutenez, «Ynarhuren ahots gozoa eta Maoren maila instrumentala elkartuz, Venezuela, Hegoamerika eta Espainiako musikari onenenetakoekin lana egin dutenengandik espero daitekeena bezalako emanaldi bikaina antolatu dute».

Mixel Etxekopar, Zuberoakoa
Venezuelako bikotearen ondoren Zuberoako Mixel Etxekopar bakarlariaren txanda izango da. Hamar abestiko egitaraua du.

Etxekopar hamabi urte inguru zituela hasi zen hiru zuloko xirula jotzen. antzinako soinu tresna horri eta berekin jo izan diren eta jotzen diren doinuei hautsa kentzea du bere bizi arrazoietako bat.

Herri Musikaren Txokoko arduradunen arabera, «urteak daramatzat horretal, zaharraren berritasun bilatzen, berriaren betikotasuna edireiten».

Ohi bezala, afaria egingo dute kontzertuaren ondoren. Txartelek hemezortzi euro balio dute, eta telefonoz eskatu behar dira, 943 49 35 78 zenbakian.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.