Laurak Baten sariak gaur emango dituzte
Laurak Bat Pasaiako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu elkarteak Gabonetako kanpaina egin du. Horren barruan hainbat sari eman dituzte herrian erosketak egiteagatik. Gaur emango dituzte sari horiek, 20:30ean, Antxoko Kultur Etxean. Dagoeneko saridu...
Laurak Bat Pasaiako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu elkarteak Gabonetako kanpaina egin du. Horren barruan hainbat sari eman dituzte herrian erosketak egiteagatik. Gaur emango dituzte sari horiek, 20:30ean, Antxoko Kultur Etxean. Dagoeneko saridunen berri eman dute elkartekoek, baina gaur emango dizkiete irabazleei 500 euroko bi sariak, eta 250ko zortziak.

