Josetxo Gamioren omenezko Euskal Herriko VIII. Pala Txapelketa Irekia, martxan
Girizia elkarteko Pilota Sailak antolatzen duen XXIX. lehiaketa da; hilaren 15a da izena emateko azken eguna Girizia elkarteko Pilota Sailak Euskal Herriko VIII. Pala Txapelketa Irekia antolatu du. Azken urte hauetan bezala, EHPK Euskal Herriko Pilota Konfederazioaren onarpenarekin antolatu du Giriziak lehiaketa, eta haren oniritziarekin jokatuko dute. Txapelketari dagokionez, gomazko pilotarekin ariko dira palistak, antolatzaileek jakinarazi dutenez. Gizonetan hiru mailatan lehiatuko dira: lehenengoan, bigarrenean eta hirugarrenean. Eta emakumezkoentzat bitan: lehenengoan eta bigarrenan. Bikoteek izena emateko epea dagoeneko irekita dago eta hilaren 15ean bukatuko da. Parte hartu nahi duten palistek telefono zenbaki honetara deitu dezakete: 656 71 12 75. Helbide elektroniko bidez ere eman ahal izango dute izena, helbide honetan: izoztegi@euskalnet.net. Antolatzaileek zehaztu dutenez, partidak herriko Madalensoro pilotalekuan jokatuko dituzte izena ematen dutenek. Partida horiek goizetan eta arratsaldetan jokatuko dituzte larunbatetan, eta igande eta jai egunetan, goizetan. Josetxo Gamioren omenez Aurtengoa Euskal Herriko VIII. Txapelketa Irekia bada ere, Giriziako Pilota Sailak 29 urte daramatza pilota lehiaketa hori antolatzen. Beraz, Euskal Herriko VIII.a eta herriko XXIX. da aurtengo edizioa. Azken urte hauetan bezala, aurtengo lehiaketa ere elkarteko pilotaria izan zen Josetxo Gamioren omenez antolatu dute. Pala Txapelketa Izen-ematea Epea. Hilaren 15era arte. Telefonoz. 656 71 12 75 zenbakira deituta. Mezu elektroniko bidez. [...]
Girizia elkarteko Pilota Sailak antolatzen duen XXIX. lehiaketa da; hilaren 15a da izena emateko azken eguna
Girizia elkarteko Pilota Sailak Euskal Herriko VIII. Pala Txapelketa Irekia antolatu du. Azken urte hauetan bezala, EHPK Euskal Herriko Pilota Konfederazioaren onarpenarekin antolatu du Giriziak lehiaketa, eta haren oniritziarekin jokatuko dute.
Txapelketari dagokionez, gomazko pilotarekin ariko dira palistak, antolatzaileek jakinarazi dutenez. Gizonetan hiru mailatan lehiatuko dira: lehenengoan, bigarrenean eta hirugarrenean. Eta emakumezkoentzat bitan: lehenengoan eta bigarrenan.
Bikoteek izena emateko epea dagoeneko irekita dago eta hilaren 15ean bukatuko da. Parte hartu nahi duten palistek telefono zenbaki honetara deitu dezakete: 656 71 12 75. Helbide elektroniko bidez ere eman ahal izango dute izena, helbide honetan: izoztegi@euskalnet.net.
Antolatzaileek zehaztu dutenez, partidak herriko Madalensoro pilotalekuan jokatuko dituzte izena ematen dutenek. Partida horiek goizetan eta arratsaldetan jokatuko dituzte larunbatetan, eta igande eta jai egunetan, goizetan.
Josetxo Gamioren omenez
Aurtengoa Euskal Herriko VIII. Txapelketa Irekia bada ere, Giriziako Pilota Sailak 29 urte daramatza pilota lehiaketa hori antolatzen. Beraz, Euskal Herriko VIII.a eta herriko XXIX. da aurtengo edizioa.
Azken urte hauetan bezala, aurtengo lehiaketa ere elkarteko pilotaria izan zen Josetxo Gamioren omenez antolatu dute.
Pala Txapelketa
Izen-ematea
- Epea. Hilaren 15era arte.
- Telefonoz. 656 71 12 75 zenbakira deituta.
- Mezu elektroniko bidez. izoztegi@euskalnet.net helbidera idatzita.
Partidak
- Noiz. Larunbat goiz eta arratsaldetan, eta igandetan eta jai egun goizetan.
- Non. Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan.


