Hirigintza plana onartu dute, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean publikatuta
Lezok badu hirigintza plana, behin betiko. Izan ere, pasa den hilean argitaratu zuen Aldundiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Hori zen planaren azken urratsa. Bi urteko ibilbidea egin du hirigintza planak 2009ko abenduan lehen onarpena eman ziotenetik. Ordutik aurrera, helegiteen, aldaketen eta beste hainbat prozeduren garaia izan da. Gipuzkoako Foru Aldundiak onartu zuen duela urtebete, eta testu bateratua egin zuten. Hala ere, ez zuten Udalak osatutako plan osoa onartu. Hirigintza plana indarrean sartuta, ez du udalerri osoa arautuko. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak (EAJren eskuetan zegoenean) ez zituen onartu Gaintxurizketako hirukia bezala ezagutzen den eremurako planak. Kanpo kaiarekin lotuta plataforma intermodala sustatzeko asmoa zuen aurreko aldundiak toki horretan bertan. Udalaren egitasmoak 11 hektareatako industrialdea aurreikusten zuen. Izan ere, herriko enpresek euren instalazioak handitzeko “beharrezkoa” ikusten zuen aurreko udal gobernu taldeak. Hiruki horretan, beraz, 1987ko araudia egongo da indarrean. Hala ere, Lezoko Udala eta foru gobernu berria harremanetan daude, arazo hori konpontzeko asmoz.
Lezok badu hirigintza plana, behin betiko. Izan ere, pasa den hilean argitaratu zuen Aldundiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Hori zen planaren azken urratsa.
Bi urteko ibilbidea egin du hirigintza planak 2009ko abenduan lehen onarpena eman ziotenetik. Ordutik aurrera, helegiteen, aldaketen eta beste hainbat prozeduren garaia izan da. Gipuzkoako Foru Aldundiak onartu zuen duela urtebete, eta testu bateratua egin zuten. Hala ere, ez zuten Udalak osatutako plan osoa onartu.
Hirigintza plana indarrean sartuta, ez du udalerri osoa arautuko. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak (EAJren eskuetan zegoenean) ez zituen onartu Gaintxurizketako hirukia bezala ezagutzen den eremurako planak. Kanpo kaiarekin lotuta plataforma intermodala sustatzeko asmoa zuen aurreko aldundiak toki horretan bertan.
Udalaren egitasmoak 11 hektareatako industrialdea aurreikusten zuen. Izan ere, herriko enpresek euren instalazioak handitzeko “beharrezkoa” ikusten zuen aurreko udal gobernu taldeak.
Hiruki horretan, beraz, 1987ko araudia egongo da indarrean. Hala ere, Lezoko Udala eta foru gobernu berria harremanetan daude, arazo hori konpontzeko asmoz.

