Egoiliar txartela berritzeko epea zabalik dagoela jakinarazi du udalak
Egoiliar txartela berritzeko epea zabaldu du Errenteriako Udalak. Hori dela eta, txartel berria eskuratu ez duten herritarrek, TAO zerbitzuak Iztieta kaleko 8. zenbakian duen bulegotik pasa beharko dute hura jasotzera, otsailaren 18a baino lehenago. TA...
Egoiliar txartela berritzeko epea zabaldu du Errenteriako Udalak. Hori dela eta, txartel berria eskuratu ez duten herritarrek, TAO zerbitzuak Iztieta kaleko 8. zenbakian duen bulegotik pasa beharko dute hura jasotzera, otsailaren 18a baino lehenago.
TAOren bulegoa, astelehenetik ostiralera dago zabalik, 10:00etatik 13:00etara, eta 16:30etik 19:30era. Txartela jasotzeko, berriz, NA eta gidabaimen originala aurkeztu beharko dituzte interesdunek. Horrekin batera, ordenantzan ezarritako baldintzak betetzea ezinbestekoa dela jakinarazi du trafiko ordezkari Jon Txaskok.
Pontikako zabalgunea
Bestalde, Pontikako zabalgunean kokatutako TAOko 6. gunea beste gune batzuetarako egoiliar txartela duten titularrentzako erabilera libreko gunea izango dela zehaztu dute udaletik. Egoiliar guztiek, beraz, doan erabili ahal izango dute gune hori.

