Azken agur jendetsua Anzari
Herenegun egin zioten azken agurra Fausto Anzari, eta herritar ugari bildu zen hilerrira zein elizkizunetara haren familiari elkartasuna adierazteko. Anza joan den larunbatean zendu zen, Bilbon euskal presoen eskubideen alde egindako manifestazioaren o...
Herenegun egin zioten azken agurra Fausto Anzari, eta herritar ugari bildu zen hilerrira zein elizkizunetara haren familiari elkartasuna adierazteko. Anza joan den larunbatean zendu zen, Bilbon euskal presoen eskubideen alde egindako manifestazioaren ostean, etxera itzultzeko autobusa hartzera zihoanean bihotzekoak emanda. Herrian oso ezaguna zen Anza, elkarte gastronomikoen eta Sagardo Egunaren inguruan zuen inplikazioagatik, besteak beste.

