Hiruhileko zeramika ikastarorako leku libreak daude
Udal Zeramika tailerretik jakinarazi dute hiruhilabeteko ikastarorako leku libreak geratu direla, bai Lehen mailan (hasiberrientzat) eta baita bigarren mailan ere. Izena emateko, ordutegien berri izateko edo edozein informaziorako deitu telefono zenbak...
Udal Zeramika tailerretik jakinarazi dute hiruhilabeteko ikastarorako leku libreak geratu direla, bai Lehen mailan (hasiberrientzat) eta baita bigarren mailan ere. Izena emateko, ordutegien berri izateko edo edozein informaziorako deitu telefono zenbaki honetara: 656 743197.
Lehen mailako ikastaroaren prezioa 117,40 eurokoa da 18 urtetik beherakoentzat, eta 138,30 euro gorakoentzat. Bigarren mailan, berriz, 144,30 euro ordaindu behar dute 18 urtetik beherakoek eta 150,50 adin nagusiek.
Irungo Udal Zeramika Tailerra Pikoketa kaleko 9. zenbakian dago, beheko solairuan.