Euskarazko ipuinak haurrentzat, asteazkenean, liburutegian
Bihar, asteazkenean, Maider Galarza ipuin kontalariak Koloretako ipuinak kontatuko dizkie Ikust Alaia udal liburutegira arratsaldeko bostak eta erdietan hurbiltzen direnei. Saioa 4 eta 7 urte bitarteko haurrentzat egokia da, euskaraz izango da, eta denentzat irekia. Hil honetan beste saio bat egingo dute euskaraz, hilaren 18an. Amaia Arriaranek Ipuin Zaparrada botako du. 25ean, berriz, Rakel Imaz ariko da, gazteleraz; Brunilda sorginarenren istorioa kontatuko du Imazek. Saio guztiak 4 eta 7 urte bitarteko haurrentzat egokiak dira, eta ez da sarrerarik ordaindu behar.
Bihar, asteazkenean, Maider Galarza ipuin kontalariak Koloretako ipuinak kontatuko dizkie Ikust Alaia udal liburutegira arratsaldeko bostak eta erdietan hurbiltzen direnei. Saioa 4 eta 7 urte bitarteko haurrentzat egokia da, euskaraz izango da, eta denentzat irekia.
Hil honetan beste saio bat egingo dute euskaraz, hilaren 18an. Amaia Arriaranek Ipuin Zaparrada botako du. 25ean, berriz, Rakel Imaz ariko da, gazteleraz; Brunilda sorginarenren istorioa kontatuko du Imazek.
Saio guztiak 4 eta 7 urte bitarteko haurrentzat egokiak dira, eta ez da sarrerarik ordaindu behar.