Bi dantza txapelketetako garaikurrak jaso ditu Errenteriak
Nagore Indakoetxea eta Aitor Arrieta errenteriarrak izan ziren joan den azaroan Pasaian jokatutako Doinu Zahar eta Aurresku txapelketetako garaileak. Kasu horietan egiten den moduan, eurek irabazitako garaikurrak Errenteriako herriari eman zizkioten os...
Nagore Indakoetxea eta Aitor Arrieta errenteriarrak izan ziren joan den azaroan Pasaian jokatutako Doinu Zahar eta Aurresku txapelketetako garaileak. Kasu horietan egiten den moduan, eurek irabazitako garaikurrak Errenteriako herriari eman zizkioten ostegunean. Urtebetez, hurrengo txapelketa egin bitartean, udaletxean egongo dira Tomas Muruak egindako eskulturak.
Nekane Maritxalar Alkarkideko kideak azaldu zuenez, hiru urtez jarraian irabaziz gero, garaikurra udaletxean geratuko litzateke, behin betiko.
Pasa den ostegunean egin zuten garaikurrak emateko ekitaldia udaletxean, eta lehenengo eta behin, euren garaikurrak jaso zituzten bi dantzariek Juanra Cano Pasaiako Kultura zinegotziaren eta Julen Mendoza alkatearen eskutik. Indakoetxeak eskerrak eman zizkion Alkarkideri Doinu Zahar Txapelketa berreskuratzeagatik: “Ea luzaroan irauten duen, Aurresku Txapelketak bezala”. Aurten, bosgarrenez egin dute, eta lehenengoz, Pasaian. Alkateak, berriz, zoriondu egin zituen biak.