Gauean lan handia egin dute Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek etxerik etxe opariak uzten, eta zenbaitzuk opariak topatuko zituzten gaur goizean ohetik jaikitzean. Atzo arratsaldean, ordea, indarrak hartzeko aukera izan zuten Oarsoaldeko eta Bidasoko herri eta auzo askotan egindako ongietorrietan. Arratsaldean kabalgatak egin zituzten, Hondarribian, Irunen, Errenteria-Oreretan, Lezon eta Pasaiako lau barrutietan. Kabalgata goiztiarrena Trintxerpekoa izan zen: 16:45ean iritsi ziren Errege Magoak pantalanera (irudian). Segidan iritsi ziren gainontzekoak, tartean, Errenteria-Oreretakoa. Haur batzuk txundituta geratu ziren Errege Magoei begira, eta besteak, botatzen ari ziren goxokien atzetik ibili ziren. Orain hasten da berriro txintxo portatzeko l
ana, datorren urtean ere opariak jaso ahal izateko.