Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Gipuzkoako txapelketako aulki mugikorreko lehia, bihar, Bidasoa ibaian

Bihar, Hondarribiko Arraun Elkarteak antolatuta, Gipuzkoako Distantzia Luzeko Aulki Mugikorreko Txapelketa jokatuko dute Bidasoa ibaian. Hala, Espainiako eta Euskadiko txapelketetan modalitate honetan izandako arrakastaren ondorioz, Gipuzkoako federazioak, Gipuzkoako txapelketa lehenengo aldiz antolatzea erabaki du. Hartara, 2012 urteko lehenengo arraunketa txapelketa ofiziala izango da. Haurren Mailako lehenengo ontziak arratsaldeko hiruetan aterako dira Behobiatik. Jarraian, kadeteak aterako dira, eta bukatzeko, gazteak eta seniorrak aterako dira autopistako zubitik. Helmuga, Bidasoa pasealekuan izango da, Puntala auzoko etxeen parean. Hala, zaleek estropadaren azken metroak ikusteko aukera izango dute. Ontzi luzeak lehian 51 ontzik parte hartuko dute, eta 270 arraunlari izango dira guztira. Lauko eta zortziko ontzi luzeek parte har dezakete, eta bikoak emakumeen kasuan. Txapelketako proba nagusia seniorrena izango da. Sei ontzik parte hartuko dute: Ur Kirolak, Santiagotarrak, Donosti Arraun Lagunak, Orio, Hondarribia B eta Hondarribia A. Lehia ikusgarria izango da seniorren artekoa, eta iaz modalitate honetan lortutako emaitzak kontuan hartuta, hondarribiarrak dira faborito, aurrera doazen Santiagotarrak eta Ur Kirolak-ekin batera. Oriok ere zer esana emango du, zortziko indartsua bildu baitu: modalitatean berriro erreferente izateko helburuz, Miguel Angel Millares eta Arkaitz Goñi arraunlariek osatuko dute Orioko zortzikoa. Gainera, Hondarribiak bi ontzi aterako ditu. Hondarribiko A ontzia ondorengo arraunlariek osatuko dute: Julen Castrillon, Iñigo Vertiz, Ekaitz [...]

admin
Hondarribia
2012/01/06

Bihar, Hondarribiko Arraun Elkarteak antolatuta, Gipuzkoako Distantzia Luzeko Aulki Mugikorreko Txapelketa jokatuko dute Bidasoa ibaian. Hala, Espainiako eta Euskadiko txapelketetan modalitate honetan izandako arrakastaren ondorioz, Gipuzkoako federazioak, Gipuzkoako txapelketa lehenengo aldiz antolatzea erabaki du. Hartara, 2012 urteko lehenengo arraunketa txapelketa ofiziala izango da.

Haurren Mailako lehenengo ontziak arratsaldeko hiruetan aterako dira Behobiatik. Jarraian, kadeteak aterako dira, eta bukatzeko, gazteak eta seniorrak aterako dira autopistako zubitik. Helmuga, Bidasoa pasealekuan izango da, Puntala auzoko etxeen parean. Hala, zaleek estropadaren azken metroak ikusteko aukera izango dute.

Ontzi luzeak lehian
51 ontzik parte hartuko dute, eta 270 arraunlari izango dira guztira. Lauko eta zortziko ontzi luzeek parte har dezakete, eta bikoak emakumeen kasuan. Txapelketako proba nagusia seniorrena izango da. Sei ontzik parte hartuko dute: Ur Kirolak, Santiagotarrak, Donosti Arraun Lagunak, Orio, Hondarribia B eta Hondarribia A.

Lehia ikusgarria izango da seniorren artekoa, eta iaz modalitate honetan lortutako emaitzak kontuan hartuta, hondarribiarrak dira faborito, aurrera doazen Santiagotarrak eta Ur Kirolak-ekin batera. Oriok ere zer esana emango du, zortziko indartsua bildu baitu: modalitatean berriro erreferente izateko helburuz, Miguel Angel Millares eta Arkaitz Goñi arraunlariek osatuko dute Orioko zortzikoa.

Gainera, Hondarribiak bi ontzi aterako ditu. Hondarribiko A ontzia ondorengo arraunlariek osatuko dute: Julen Castrillon, Iñigo Vertiz, Ekaitz Aznar, Iker Amador, Gorka Vertiz, Manex Aldai, Asier Puertas, Mikel Orbañanos eta Joan Alza lemazain lanetan. Taldeko aldaketa bakarra Gorka Vertiz taldera bueltatuko dela da, Xamu Kanpandegiren ordez. Hala, Manex Aldaik aldez aldatu beharko du, eta istribor aldetik arraun egin.

Eguraldi ona iragarri dute biharko eta 15:15 aldera iritsiko dira lehenengo ontziak helmugara. Senior Mailako ontziak 16:00ak aldera iritsiko direla jakinarazi dute antolatzaileek.

Hondarribiko ontzia da faborito senior mailan.

Hondarribiko ontzia da faborito senior mailan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.