Gabonetako oporren ondoren berriro hasiko dira Preferente Mailako lehiak
Gabonetan atseden hartu ondoren, gogotsu hasiko dira lehian asteburu honetan Erregional Preferente Mailako herriko taldeak. Touringek Usurbil hartuko du bihar, 16:30ean, Fanderiako zelaian. Beti Onak, berriz, Allerru izango du aurrez aurre, Lezoko Plaz...
Gabonetan atseden hartu ondoren, gogotsu hasiko dira lehian asteburu honetan Erregional Preferente Mailako herriko taldeak. Touringek Usurbil hartuko du bihar, 16:30ean, Fanderiako zelaian. Beti Onak, berriz, Allerru izango du aurrez aurre, Lezoko Plazetan, 15:30ean.
Denboraldi erdira iristeko azken lehia izango da, eta Touringek jarraitzen du lider izaten. 32 puntu ditu, hurrengo sailkatu Ostadarrek baino bat gehiago. Lehenengo eta bigarren sailkatuak Erregional Ohorezko Mailara igotzeko ligaxkan sartuko dira.