Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Fanderiako Haurren Krosa antolatu du Erdiko-Erreka elkarteak seigarrenez

Erdiko-Erreka auzo elkarteak antolatuta, Fanderiako Haurren Krossa egingo dute etzi seigarrenez. Rafa Lorente auzo elkarteko presidenteak eta Jose Manuel Ferradas Kirol Patronatuko lehendakariak herenegun arratsaldean egindako agerraldian eman zuten lasterketaren nondik norakoen berri. Lorentek azaldu zuenez, “honakoa da auzo elkarteak antolatzen duen urteko lehen ekimena”, eta antolaketan, urtero  bezala, EAT  Errenteriako Atletismo Taldearen laguntza izan dute aurten ere. Bost kategoria guztira Eguerdiko hamabietan hasiko da lasterketa Dolores Ibarruri Zumarditik abiatuta, eta mailaren arabera, ibilbide ezberdina egin beharko dute parte hartzen duten haurrek, Lorentek zehaztu zuen bezala. “Bost kategoria izango dira guztira. Aurrebenjamin Mailakoek, 500 metro egin beharko dituzte; Benjamin Mailakoek, 510; alebinek, 840 metro; Haur Mailakoek, 350; eta kadeteek azkenik, 1.680 metro”. Parte hartu nahi duten haurrek helmugaren parean jarriko duten postuan eman beharko dute izena proba hasi baino ordubete lehenago. “Bakoitzak bere kategorian eman beharko du izena”, azaldu du Lorentek. Urtez urte handitu den proba Etzikoa, seigarren ekitaldia izango du Fanderiako Haurren Krossak, eta antolatzaileek nabarmendu dutenez, “urtero-urtero handitzen doa, eta baita indarra hartzen ere”. Aurreko urtean, 200 haurrek eman zuten izena lasterketan parte hartzeko. Aurten kopuru hori gainditzea espero dute antolatzaileek eta hori esateko adierazle egokia badutela azaldu dute: “San Silbestre lasterketan parte hartu duten haurren kopurua igo [...]

admin
Bidasoa
2012/01/06

Fanderiako Haurren Krosa aurkeztu duteErdiko-Erreka auzo elkarteak antolatuta, Fanderiako Haurren Krossa egingo dute etzi seigarrenez. Rafa Lorente auzo elkarteko presidenteak eta Jose Manuel Ferradas Kirol Patronatuko lehendakariak herenegun arratsaldean egindako agerraldian eman zuten lasterketaren nondik norakoen berri.

Lorentek azaldu zuenez, “honakoa da auzo elkarteak antolatzen duen urteko lehen ekimena”, eta antolaketan, urtero  bezala, EAT  Errenteriako Atletismo Taldearen laguntza izan dute aurten ere.

Bost kategoria guztira
Eguerdiko hamabietan hasiko da lasterketa Dolores Ibarruri Zumarditik abiatuta, eta mailaren arabera, ibilbide ezberdina egin beharko dute parte hartzen duten haurrek, Lorentek zehaztu zuen bezala. “Bost kategoria izango dira guztira. Aurrebenjamin Mailakoek, 500 metro egin beharko dituzte; Benjamin Mailakoek, 510; alebinek, 840 metro; Haur Mailakoek, 350; eta kadeteek azkenik, 1.680 metro”. Parte hartu nahi duten haurrek helmugaren parean jarriko duten postuan eman beharko dute izena proba hasi baino ordubete lehenago. “Bakoitzak bere kategorian eman beharko du izena”, azaldu du Lorentek.

Urtez urte handitu den proba
Etzikoa, seigarren ekitaldia izango du Fanderiako Haurren Krossak, eta antolatzaileek nabarmendu dutenez, “urtero-urtero handitzen doa, eta baita indarra hartzen ere”.

Aurreko urtean, 200 haurrek eman zuten izena lasterketan parte hartzeko. Aurten kopuru hori gainditzea espero dute antolatzaileek eta hori esateko adierazle egokia badutela azaldu dute: “San Silbestre lasterketan parte hartu duten haurren kopurua igo da, eta horren bueltan ibiltzen da guk antolatutako lasterketaren parte hartzea. Normalean, San Silbestrean parte hartzen duten haurrek, gure lasterketan ere parte hartzen dute, eta aurten, beraz, 200 horiek gaindituko ditugula uste dugu”.

Kirol Patronatuko presidente Jose Manuel Ferradasek, bere aldetik, Errenteria-Orereta Gabonen bueltan kirol ekimen gehien antolatzen duen Gipuzkoako herrietako bat izango dela, eta hori Kirol Patronatuarentzat zein udalarentzat «pozgarria» dela  nabarmendu du. Horren guztiaren meritua kirol elkarteei eta kasu honetan bereziki auzo elkarteari aitortu die Ferradasek, “beraiek egiten baitute dena posible”, eta bide horretan jarraitzera animatu ditu, “datorren urteari ere Haurren Krosarekin ongietorria emateko”.

Sari banaketa lasterketaren ondoren egingo dute, Fanderiako Erdiko-Erreka auzo elkarteko kideek, 13:00etatik aurrera, eta jakinarazi dutenez ekitaldi horretan izango da Julen Mendoza alkatea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.