Urdaburura martxa, presoen alde
Herritar ugarik egin zuen bat euskal presoen eskubideen aldeko aldarriarekin. Izan ere, ez ziren gutxi izan urte berriko lehen egunerako Oreretako Egin Dezagun Bideak Urdaburu mendira deitutako martxara bildu zirenak. 10:00etan elkartu ziren Susperregi...
Herritar ugarik egin zuen bat euskal presoen eskubideen aldeko aldarriarekin. Izan ere, ez ziren gutxi izan urte berriko lehen egunerako Oreretako Egin Dezagun Bideak Urdaburu mendira deitutako martxara bildu zirenak. 10:00etan elkartu ziren Susperregin mendi martxan parte hartu zuten lagunak, eta ordubete beranduago heldu ziren Urdaburuko tontorrera. Bertan, argazkia egin ondoren, hamaiketakoarekin amaitu zuten euskal presoen aldeko ekimena.