Sahararen aldeko janari bilketa, hilaren 13 eta 14an
Aurten herritarren laguntza inoiz baino beharrezkoagoa dela nabarmendu du El Watan elkarteak Herriko El Watan elkarteak Sahararen aldeko janari bilketa antolatu du aurten ere. Saharar errefuxiatuentzat zuzendutako janaria bilketa da aurtengoa ere, bain...
Aurten herritarren laguntza inoiz baino beharrezkoagoa dela nabarmendu du El Watan elkarteak
Herriko El Watan elkarteak Sahararen aldeko janari bilketa antolatu du aurten ere.
Saharar errefuxiatuentzat zuzendutako janaria bilketa da aurtengoa ere, baina aurten herritarren laguntza beharrezkoagoa dela nabarmendu dute elkarteko kideek: «Krisia dela eta, laguntza internazionalak murrizketa bortitzak jasan ditu, eta sahararren egoera asko larritu da».
Hori kontuan izanik, herritarren laguntza asko eskertuko dutela jakinarazi dute El Wataneko kideek.
Hilaren 13an eta 14an Alcampo merkatalgunean egongo dira, herritarren laguntza biltzen.