Lezoko ikastolako lehen eskolak, astelehenean
Aselehenean egun berezia izango da Pasaia-Lezo Lizeoko hainbat ikaslerentzat. Izan ere, Lezoko eraikineko ateak irekiko dizkiete ikasleei. Lanak garaiz bukatu dituzte, eta Lizeoko arduradunek espero zuten bezala, aurten hasiko dira eskolak ematen. Eraikin horretan, progresiboki, 0 eta 3 urte arteko haurrak sartuko dira, baita Lehen Hezkuntzakoak ere. Guztira 3.200 metro koadro ditu eraikinak, bost solairutan banatuta, eta jolastokiak, berriz, beste 1.000 ditu. Irekia eta publikoa izango da jolastokia, gainera. Kilometroen fruitua Lezoko eraikina 2010ean Pasaia-Lezo Lizeoak antolatu zuen Kilometroak jaialdian eskuratutako diruari esker eraiki dute. Orduan 300.000 euro jaso zituzten, eta inbertsioa, guztira, 2,9 milioi eurokoa izango da.
Aselehenean egun berezia izango da Pasaia-Lezo Lizeoko hainbat ikaslerentzat. Izan ere, Lezoko eraikineko ateak irekiko dizkiete ikasleei. Lanak garaiz bukatu dituzte, eta Lizeoko arduradunek espero zuten bezala, aurten hasiko dira eskolak ematen.
Eraikin horretan, progresiboki, 0 eta 3 urte arteko haurrak sartuko dira, baita Lehen Hezkuntzakoak ere. Guztira 3.200 metro koadro ditu eraikinak, bost solairutan banatuta, eta jolastokiak, berriz, beste 1.000 ditu. Irekia eta publikoa izango da jolastokia, gainera.
Kilometroen fruitua
Lezoko eraikina 2010ean Pasaia-Lezo Lizeoak antolatu zuen Kilometroak jaialdian eskuratutako diruari esker eraiki dute. Orduan 300.000 euro jaso zituzten, eta inbertsioa, guztira, 2,9 milioi eurokoa izango da.