Koloreak eta jendetza Bekoerrotan
Ez zuten hutsik Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoek atzo eguerdian. Lezoko Bekorrota kiroldegian izan ziren, urteroko zitari huts egin gabe. Atzo oholtzaratu zuten ikuskizuna Zazpikoloroa izan zen. Pailazoak taulara atera baino lehenago lepo bete zen kiroldegia, bai beheko pista bai harmailak. Bertan ziren ehunka haur, ezinegon handiz, baita sarrerak eskuratzeko lehia bizian ibili diren gurasoak ere. Senide batzuei euren seme-alabei baino irrika handiagoarekin ikusten zitzaien. Pailazoak atera zirenean oihuak nagusitu ziren kiroldegian. Jada oholtza gainean, Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek koloreen garrantzia eta aniztasuna helarazi zizkieten bertan bildutako ikusleei. Ohi bezala, dantzatuz eta abestuz. Hala ere, Belekoik zazpi koloreko hegaztia lapurtzen du eta koloreak desagertzen joaten dira. Pirritxi sudurreko belztu zitzaion, baita Porrotxi kolorezko jaka ere. Zazpikoloroa ikuskizunaren dantza, kopla eta abestiez gozatu ondoren, abesti klasikoen txanda iritsi zen. Ohi bezala, guztien artean kantarik abestu eta dantzatuena Maite zaitut izan zen. Eta ondoren, argazki saioa pailazoekin. Oiartzunen, hilaren 29an Atzoko saioa berriro ikusi nahi duenak (edo ikusi gabe geratu zenak), hilaren 29an izango du berriro aukera. Oiartzunen izango dira pailazoak. Elorsoro kiroldegian izango da, 17:00etan. Sarrerak hilaren 14an jarriko dituzte salgai, kiroldegian bertan. Arratsaleko lauretan irekiko dute leihatila.
Ez zuten hutsik Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoek atzo eguerdian. Lezoko Bekorrota kiroldegian izan ziren, urteroko zitari huts egin gabe. Atzo oholtzaratu zuten ikuskizuna Zazpikoloroa izan zen.
Pailazoak taulara atera baino lehenago lepo bete zen kiroldegia, bai beheko pista bai harmailak. Bertan ziren ehunka haur, ezinegon handiz, baita sarrerak eskuratzeko lehia bizian ibili diren gurasoak ere. Senide batzuei euren seme-alabei baino irrika handiagoarekin ikusten zitzaien. Pailazoak atera zirenean oihuak nagusitu ziren kiroldegian.
Jada oholtza gainean, Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek koloreen garrantzia eta aniztasuna helarazi zizkieten bertan bildutako ikusleei. Ohi bezala, dantzatuz eta abestuz. Hala ere, Belekoik zazpi koloreko hegaztia lapurtzen du eta koloreak desagertzen joaten dira. Pirritxi sudurreko belztu zitzaion, baita Porrotxi kolorezko jaka ere.
Zazpikoloroa ikuskizunaren dantza, kopla eta abestiez gozatu ondoren, abesti klasikoen txanda iritsi zen. Ohi bezala, guztien artean kantarik abestu eta dantzatuena Maite zaitut izan zen. Eta ondoren, argazki saioa pailazoekin.
Oiartzunen, hilaren 29an
Atzoko saioa berriro ikusi nahi duenak (edo ikusi gabe geratu zenak), hilaren 29an izango du berriro aukera. Oiartzunen izango dira pailazoak. Elorsoro kiroldegian izango da, 17:00etan.
Sarrerak hilaren 14an jarriko dituzte salgai, kiroldegian bertan. Arratsaleko lauretan irekiko dute leihatila.