Ertzaintzak gezurtatu du San Martzial kalean zauriturik egon denik
San Martzial kalean istiluak izan dira gaur eguerdian eta ertzainek agertu behar izan dute gizon baten bila, bere solairuaren gainean bizi direnak mehatxatu dituelakoan. Euskal Telebistak aurreratu du hildako bat egon daitekeela, baina Ertzaintzak hori gezurtatu du. Herrizaingo Saileko prentsa zerbitzutik esan dutenez, ertzainek San Martzial kaleko etxebizitza batetik dei bat jaso dute eguerdiko ordubatak aldera, bertakoen azpian bizi den gizonak mehatxatu dituelakoan. Ertzainen patruila bat bertaratu da, kalea itxi eta gizonaren bila hasi dira, baina ez dute aurkitu. Ezer gertatu ez dela ikusita, kalea berriro ireki dute. Itxuraz, mehatxuak egin omen dituen gizonak hainbatetan kexatu omen da, goiko bizilagunek goizaldean egiten ari ziren zaratarengatik. Goiko solairuan jende asko bizi dela eta goizeko zazpiretan zaratarengatik kexu agertu dela esan dute Ertzaintzatik.
San Martzial kalean istiluak izan dira gaur eguerdian eta ertzainek agertu behar izan dute gizon baten bila, bere solairuaren gainean bizi direnak mehatxatu dituelakoan. Euskal Telebistak aurreratu du hildako bat egon daitekeela, baina Ertzaintzak hori gezurtatu du. Herrizaingo Saileko prentsa zerbitzutik esan dutenez, ertzainek San Martzial kaleko etxebizitza batetik dei bat jaso dute eguerdiko ordubatak aldera, bertakoen azpian bizi den gizonak mehatxatu dituelakoan. Ertzainen patruila bat bertaratu da, kalea itxi eta gizonaren bila hasi dira, baina ez dute aurkitu. Ezer gertatu ez dela ikusita, kalea berriro ireki dute.
Itxuraz, mehatxuak egin omen dituen gizonak hainbatetan kexatu omen da, goiko bizilagunek goizaldean egiten ari ziren zaratarengatik. Goiko solairuan jende asko bizi dela eta goizeko zazpiretan zaratarengatik kexu agertu dela esan dute Ertzaintzatik.