Atletismo taldekoek emaitza onak lortuta agurtu dute urtea
Emaitza onekin bukatu zuten urtea Errenteria Atletismo Taldeko (EAT) kideek. Joan den astean egin zuten Anoetako belodromoan parte hartze libreko proba, eta bertan izan ziren EATko Jon Lopez eta Igor Arrieta atleta federatuak. Lopez bi probatan aritu...
Emaitza onekin bukatu zuten urtea Errenteria Atletismo Taldeko (EAT) kideek. Joan den astean egin zuten Anoetako belodromoan parte hartze libreko proba, eta bertan izan ziren EATko Jon Lopez eta Igor Arrieta atleta federatuak. Lopez bi probatan aritu zen, 400 metrokoan eta jauzi hirukoitzean, hain zuzen. Horietako lehenengoan hirugarren postua lortu zuen errenteriarrak, 59,03 eginda. Jauzi hirukoitzeko proban, berriz, bederatzigarren sailkatu zen EATeko atleta, 11,19 metroko jauziarekin.
Igor Arrieta, bosgarren
Igor Arrieta atletak, bere aldetik, 3.000 metroko proban hartu zuen parte eta bederatzi minutu eta 56 segundoko denbora egin zuen. Arrieta bosgarren sailkatu zen proba horretan.
Atletismo taldeko arduradunak pozik azaldu dira bertako atletek lortutako emaitzekin: “Egindako lanaren eta esfortzuaren fruitua dira”.