Kalitate Egitasmo Integratua hizpide, Haurtzaro Ikastolan
Urtea bukatu baino lehen, urteko Ohiko Batzar Nagusia izan zuten Haurtzaro Ikastolan. Gai zerrenda luzea bezain mamitsuari egin zioten aurrez bertara hurbildu ziren guraso eta langileek. Gai mamitsuenetakoa Kalitate Egitasmo Integratua (KEI) izan zen. Iñaki Irastorza izan zen agurra egin zuena, ikastolako lehendakaria. Ondoren, urteko gai arruntenen txanda izan zen. Hasteko, aurreko ikasturteko Batzar Nagusiko aktaren onespena. Jarraian, egungo ikastolaren gobernu eta funtzionamendu egituraren gainean aritu ziren. Azken urteetako aldaketen eta berrikuntzen berri eman zuten ordezkari arduradunek. Kontseilu Errektoreko ordezkari berrien izendapenari ekin zioten ondoren, eta langile nahiz guraso berriak onartuak izan ziren. Segidan, Sorkunde Lekuona zuzendariak, 2010-2011 ikasturteko gestio txostenaren eta 2011-2012ko gestio plana azaldu ondoren, batzarraren onespena jaso zuten. 2010-2011 ikasturteko kontuak eta 2011-2012ko aurrekontuak ere onartu zituzten, Agustin Vital administrariak kontuak aurrez argi eta garbi azaldu ondoren. Jarraian, ikastolako Plan Estrategikoari ekin zioten. Gai sakona eta garrantzitsua oso ikastolaren joan-etorrian. 2009an hasi eta 2013an amaituko duten lan prozesu luze eta zabala. Bertan, proiektu honetan joan den ikasturteko lorpenak azaldu zituzten, alde batetik, arduradunek, eta 2011-2012rako markatuta dauzkaten erronkak, bestetik. Azken urte bi hauetan KEI egitasmoaren garrantziaz aritu ziren. Kalitate Egitasmo Integratua izan zen, beraz, gai zerrendako mintzagai mamitsuenetakoa Gai zerrendarekin jarraituz, ikastolak udalarekin dituen harremanez eta hitzarmenaz [...]
Urtea bukatu baino lehen, urteko Ohiko Batzar Nagusia izan zuten Haurtzaro Ikastolan. Gai zerrenda luzea bezain mamitsuari egin zioten aurrez bertara hurbildu ziren guraso eta langileek. Gai mamitsuenetakoa Kalitate Egitasmo Integratua (KEI) izan zen.
Iñaki Irastorza izan zen agurra egin zuena, ikastolako lehendakaria. Ondoren, urteko gai arruntenen txanda izan zen. Hasteko, aurreko ikasturteko Batzar Nagusiko aktaren onespena. Jarraian, egungo ikastolaren gobernu eta funtzionamendu egituraren gainean aritu ziren. Azken urteetako aldaketen eta berrikuntzen berri eman zuten ordezkari arduradunek.
Kontseilu Errektoreko ordezkari berrien izendapenari ekin zioten ondoren, eta langile nahiz guraso berriak onartuak izan ziren.
Segidan, Sorkunde Lekuona zuzendariak, 2010-2011 ikasturteko gestio txostenaren eta 2011-2012ko gestio plana azaldu ondoren, batzarraren onespena jaso zuten.
2010-2011 ikasturteko kontuak eta 2011-2012ko aurrekontuak ere onartu zituzten, Agustin Vital administrariak kontuak aurrez argi eta garbi azaldu ondoren.
Jarraian, ikastolako Plan Estrategikoari ekin zioten. Gai sakona eta garrantzitsua oso ikastolaren joan-etorrian. 2009an hasi eta 2013an amaituko duten lan prozesu luze eta zabala. Bertan, proiektu honetan joan den ikasturteko lorpenak azaldu zituzten, alde batetik, arduradunek, eta 2011-2012rako markatuta dauzkaten erronkak, bestetik.
Azken urte bi hauetan KEI egitasmoaren garrantziaz aritu ziren. Kalitate Egitasmo Integratua izan zen, beraz, gai zerrendako mintzagai mamitsuenetakoa
Gai zerrendarekin jarraituz, ikastolak udalarekin dituen harremanez eta hitzarmenaz aritu ziren hitz egiten. Hurrena, Europako kooperatiben eraketaz eta ikastolen elkartasun kutxaz jardun zuten.
Amaiera aldera, Seaskarekin daukaten elkartasunaz, Haurtzaroko instalazioez eta estatutuen eguneratzeaz aritu ziren.
‘Txinpart’ aldizkariaren zenbaki berria kaleratu du Haurtzaro Ikastolak
Kalean da Haurtzaroren Txinpart aldizkariaren 51. zenbakia. 44 orrialdez osatuta dago, eta testuz eta koloretako argazkiz hornitu dute. Haurtzaro informatzen izeneko atala da luzeena. Bertan, besteak beste, Haur Eskola berriari buruzko informazio zabala dago. 1990eko hamarkadako historiatik, eta gaur egungo egoerara arte. Adituen eta gurasoen iritziak ere bildu dituzte. Hatzak bete lan izeneko atalean, Lehen Hezkuntzako ikasleen lanez eta ekintzez osatutako orri mordoa bildu dituzte. Gu ere kazetari izeneko atala dator jarraian. Bertan, ikastolako hiru ikasle ohiri eginiko elkarrizketa dator. Aurtengo Gipuzkoako Txapelketan kantatu duten hiru bertsolariri egindakoa. Jon Martin, Alaia Martin eta Ander Lizarralderi zuzendutako galderak eta hauen gogoetak irakur daitezke sail honetan. Jarraian, Eskola Kiroleko sei entrenatzaile datoz eta ikastolako jantokiko sukaldaria. Badute zer irakurri ikastolako komunitateko kideek.