Gaztetxearen alde lanean jarraitzeko elkartuko dira bihar, kaleraketaren ostean
Lezoko Gaztetxearen Aldeko Asanbladak bilera egingo du bihar arratsaldean, 17:30ean, udaletxeko arkupetan. Gaztetxearen aldeko lanean jarraituko dutela adierazi dute asanbladako kideek, eta bide hori nola urratu izango dute hizpide gaur arratsaldean. I...
Lezoko Gaztetxearen Aldeko Asanbladak bilera egingo du bihar arratsaldean, 17:30ean, udaletxeko arkupetan. Gaztetxearen aldeko lanean jarraituko dutela adierazi dute asanbladako kideek, eta bide hori nola urratu izango dute hizpide gaur arratsaldean.
Izan ere, pasa den astean Lezok gaztetxea edukitzeko asmoz, okupazio saiakera egin zuten herriko 40 gaztek. Elias Salaberria etorbidean dagoen marmoleria zaharrean sartu ziren goizean, 10:30ean.
Sartu bezain laster, talde txikietan antolatu ziren, pabilioia txukuntzeko asmoz. Asanbaladako kideek jakinarazi dutenez, sartu eta bi ordutara eraikinaren jabeak agertu ziren marmoleria zaharrean, gazteei handik ateratzeko eskatuz. “Eraikinaren egoerari buruz eztabaidatzen ari ginen bitartean”, gaineratu du asanbladak, “ertzainak agertu ziren marmoleria zaharrean”. Bost gazte identifikatu zituzela adierazi dute. Horrela, eraikinaren gainean zegoen “gaizkiulertua” gainditu eta marmoleria zaharra utzi zuten gazteek.
“Lezoko herriari eta gazteriari adierazi nahi diogu, oztopoak badauzkagu ere, ez garela geldituko merezi behar dugun gaztetxea lortu arte”, adierazi du asanbladak.