Ferradas: “PSE-EEk bere burua baztertu du kudeaketatik”
PSE-EEk udal kudeaketatik bere burua baztertu duela eta jarrera horren atzean «iparrik eta helburu politikorik» ez duen taldea dagoela esan du Errenteriako Ezkerrako (EE) zinegotzi Jose Manuel Ferradasek. Gobernu taldeko kidea haratago joan da: “Gobernu taldeak eskua luzatu badio ere, Merinok eta bere taldeak behin eta berriz mespretxatu du”. Udal hauteskundeetatik sei hilabete pasatu direnean, PSE-EEk “garai berrietara egokitzeko denbora nahikoa” izan ez duela uste du Ferradasek. Horren harira, gogorarazi du 2012ko aurrekontuak onartzeko EAJ eta PPrekin gobernu taldeak lortutako akordioa, alderdi sozialistarekin egitea “ezinezkoa” izan zela, eta azken horrek bi aukera dituela nabarmendu du: “Errenteria berriaren definizioan parte hartu, edo bere burua baztertu. Merinoren eskutik, badirudi bigarrenaren alde egin dutela”. Bestalde, bere jarrera justifikatzeko, alderdi sozialista “egia ez diren” baieztapenak egiten ari dela salatu du Errenteriako Ezkerrako zinegotziak. Hala, udal aurrekontuetan, babestutako gizarte lana sortzeko 61.000 euroko diru zatia jaso dela zehaztu du Ferradasek: “Aurreko urteetan 60.000 euroko diru zatia jasotzen zuen aurrekontuak eta Oarsoaldeari egiten zitzaion transferentzia zen. Hortik, azken bi urteetan zentimo bakarra ere ez zen exekutatu”. Bestalde, gastuaren murrizketa “erreala” dela esan du gobernu taldeko kideak: “Gastu politikoa 217.000 euro (%23,3) murriztu da, eta presidentzia gastua, berriz %3,5″. Beraun-Kaputxinoetako igerilekuetaz ere aritu da, eta bere alderdiak [...]
PSE-EEk udal kudeaketatik bere burua baztertu duela eta jarrera horren atzean «iparrik eta helburu politikorik» ez duen taldea dagoela esan du Errenteriako Ezkerrako (EE) zinegotzi Jose Manuel Ferradasek. Gobernu taldeko kidea haratago joan da: “Gobernu taldeak eskua luzatu badio ere, Merinok eta bere taldeak behin eta berriz mespretxatu du”.
Udal hauteskundeetatik sei hilabete pasatu direnean, PSE-EEk “garai berrietara egokitzeko denbora nahikoa” izan ez duela uste du Ferradasek. Horren harira, gogorarazi du 2012ko aurrekontuak onartzeko EAJ eta PPrekin gobernu taldeak lortutako akordioa, alderdi sozialistarekin egitea “ezinezkoa” izan zela, eta azken horrek bi aukera dituela nabarmendu du: “Errenteria berriaren definizioan parte hartu, edo bere burua baztertu. Merinoren eskutik, badirudi bigarrenaren alde egin dutela”. Bestalde, bere jarrera justifikatzeko, alderdi sozialista “egia ez diren” baieztapenak egiten ari dela salatu du Errenteriako Ezkerrako zinegotziak. Hala, udal aurrekontuetan, babestutako gizarte lana sortzeko 61.000 euroko diru zatia jaso dela zehaztu du Ferradasek: “Aurreko urteetan 60.000 euroko diru zatia jasotzen zuen aurrekontuak eta Oarsoaldeari egiten zitzaion transferentzia zen. Hortik, azken bi urteetan zentimo bakarra ere ez zen exekutatu”.
Bestalde, gastuaren murrizketa “erreala” dela esan du gobernu taldeko kideak: “Gastu politikoa 217.000 euro (%23,3) murriztu da, eta presidentzia gastua, berriz %3,5″. Beraun-Kaputxinoetako igerilekuetaz ere aritu da, eta bere alderdiak horien alde “beti” egin duela esan du: “Urtean hiru hilabetean soilik erabiliko diren, eta inbertsioan zein gastu korrontean 100.000 euro suposatuko duten igerileku irekiak izan behar ote zuten da zalantzan jarri duguna”.
Ferradasek ezinbestekotzat jo du PSE-EEren parte hartzea udal kudeaketan, eta berriz ere eskua luzatu dio alderdi sozialistari elkarlanerako. “Bitarte horretan, besteoi lan egiten uzteko” eskatu die Ferradasek.