Beti Onaren txapelketa jostailuak lortzeko
Beti Onak Gabonetako futbol txapelketa egin du umeentzako jostailuak lortzeko helburuarekin. Hainbat partida jokatu zituzten haurren mailetan. Antolatzaileen asmoa zen talde bakoitzeko kide bakoitzak jostailu bana ekartzea, «gutxien daukaten horien ar...
Beti Onak Gabonetako futbol txapelketa egin du umeentzako jostailuak lortzeko helburuarekin. Hainbat partida jokatu zituzten haurren mailetan. Antolatzaileen asmoa zen talde bakoitzeko kide bakoitzak jostailu bana ekartzea, «gutxien daukaten horien artean ilusio pixka bat banatzeko». Ikusleek ere izan zuten aukera jostailuren bat uzteko.