Arturo Campion kalea trafikorako ireki dute aste honetan
Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitateak Zubimuxu errekaren hiri arroan egin beharreko drainatze lanak amaituta, Arturo Campion kalea trafikora ireki dute aste honetan, Belaskoeneako zirkulazio antolamendu berria osatuz. Aurrerantzean Arturo Campion kaleak beheranzko norabidea izango du Armagile eta Olagizon kalean artean, eta gainerako tarteetan lehengo norabidea mantenduko du. Marinel eta Balezale kaleetan egindako aldaketeei batu zaie Arturo Campion kalekoa. Udaletik esan dutenez, egindako aldaketekin auzoko ibilgailuen zirkulazioa hobetu nahi izan dute, batez ere, bertan bizi direnak kontuan hartuz.
Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitateak Zubimuxu errekaren hiri arroan egin beharreko drainatze lanak amaituta, Arturo Campion kalea trafikora ireki dute aste honetan, Belaskoeneako zirkulazio antolamendu berria osatuz. Aurrerantzean Arturo Campion kaleak beheranzko norabidea izango du Armagile eta Olagizon kalean artean, eta gainerako tarteetan lehengo norabidea mantenduko du.
Marinel eta Balezale kaleetan egindako aldaketeei batu zaie Arturo Campion kalekoa. Udaletik esan dutenez, egindako aldaketekin auzoko ibilgailuen zirkulazioa hobetu nahi izan dute, batez ere, bertan bizi direnak kontuan hartuz.