1958. urteko kintoak loterian jokatuko dute
Urriaren 29an 1958an jaiotakoen eguna ospatu zuten, eta Gabonetako loterian 10 euro jokatu zituzten. Jokatutakoa tokatu zaienez, kopuru berdina jokatuko dute Erregetako loteriaren zozketan. Zenbakia honakoa da: 05.738. Kintoek txartelak gorde behar dit...
Urriaren 29an 1958an jaiotakoen eguna ospatu zuten, eta Gabonetako loterian 10 euro jokatu zituzten. Jokatutakoa tokatu zaienez, kopuru berdina jokatuko dute Erregetako loteriaren zozketan. Zenbakia honakoa da: 05.738. Kintoek txartelak gorde behar dituztela ohartarazi dute.
Aldi berean, jai egun hartako erreportajea osatzen ari direla jakinarazi dute, eta argazki guztiak bildu bezain laster CDa egingo dutela. Ondoren, CD hori kintoei banatuko diete.