Zine emanaldia eta tailerrak, gaur arratsaldean
Lezoko haurrek, eskolako oporrek irauten duten bitartean, jarduerak egiteko aukera dute. Horrela, gaur arratsaldean film bat ikusi dezakete. Cher ami… ta ni! filma eskainiko dute Gezala Auditoriumean. Emanaldia 16:30ean hasiko da. Marrazki bizidunetako filma izanagatik, benetako istorio batean oinarrituta dago. I. Mundu Gerrako uso mezulariak dira bertako protagonistak. Cher Ami uso bat da, eta Argonneko (Frantzia) baserri batean bizi da. Duten erantzukizunaren jakitun da usoa, eta 200 soldadu estatubatuarrez osatutako batalioi galdu bat salbatzen saiatuko dira. Ondoren, tailerretan aritzeko aukera izango dute umeek, Herri Eskolako jolastokian. Globoflexia ikasiko dute eta malabareekin jolastuko dira. Bukatzean, txokolate jatea izango dute bertara hurbiltzen diren haurrek. Etzi, pailazoak Osteguna Errege Eguneko bezpera izanik, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek urtero eskaintzen duten emanaldia izango da Bekoerrota kiroldegian. Zazpikoloroa ikuskizuna ikusteko aukera izango dute haurrek zein gurasoek. 12:00etan hasiko da, baina ordu erdi lehenago irekiko dituzte ateak.
Lezoko haurrek, eskolako oporrek irauten duten bitartean, jarduerak egiteko aukera dute. Horrela, gaur arratsaldean film bat ikusi dezakete.
Cher ami… ta ni! filma eskainiko dute Gezala Auditoriumean. Emanaldia 16:30ean hasiko da. Marrazki bizidunetako filma izanagatik, benetako istorio batean oinarrituta dago. I. Mundu Gerrako uso mezulariak dira bertako protagonistak. Cher Ami uso bat da, eta Argonneko (Frantzia) baserri batean bizi da. Duten erantzukizunaren jakitun da usoa, eta 200 soldadu estatubatuarrez osatutako batalioi galdu bat salbatzen saiatuko dira.
Ondoren, tailerretan aritzeko aukera izango dute umeek, Herri Eskolako jolastokian. Globoflexia ikasiko dute eta malabareekin jolastuko dira. Bukatzean, txokolate jatea izango dute bertara hurbiltzen diren haurrek.
Etzi, pailazoak
Osteguna Errege Eguneko bezpera izanik, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek urtero eskaintzen duten emanaldia izango da Bekoerrota kiroldegian. Zazpikoloroa ikuskizuna ikusteko aukera izango dute haurrek zein gurasoek. 12:00etan hasiko da, baina ordu erdi lehenago irekiko dituzte ateak.

