
Larunbatean Bilbon egingo den manifestaziora biltzeko deia zabaldu dute tokian tokiko eragileek. Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea, zigorra bete duten presoak askatu eta bizi guztirako zigorrak bertan behera uztea, espetxealdiaren hiru laurdenak bete dituzten presoak kaleratzea eta gaixorik daudenak libre uztea. Horrez gain, zabaldu den aro politiko berrian gatazkaren soluzio bidean modu positiboan eragiteko Frantziako eta Espainiako estatuek darabilten espetxe politika konponbide gakoetan jartzea. Horiexek larunbatean euskal presoen eskubideen alde Bilbon egingo den manifestaziorako aldarriak, eta aldarri horien inguruan batu dira azken asteotan hamaika eragile, Euskal Herri osoan bezala, baita Oarso Bidasoan ere. Hondarribian, esaterako, agerraldi jendetsua egin zuten hilaren 22an, tartean mobilizazioari atxikimendua agertu dioten herriko aurpegi ezagunak zeudela. Besteak beste, Jon Areito trialsineko txirrindulari txapelduna, Osertz Aldai eta Manex Aldai arraunlariak, Alfonso Sastre eta Jesus Mendizabal idazleak, Lore Herriondo UEUko zuzendari izandakoa, Koldo Ortega, Joserra Enparan eta Izaskun Agirre irakasleak, Serafin Sagarzazu eta Luis Mari Bujanda ostalariak eta Xabier Erro mendizalea. Atxikimendu gehiago bildu nahi dituzte eta horretarako eta manifestaziora autobusez joan nahi dutenek izena eman dezaten ondoko helbidea zabaldu dute Hondarribin: ahaldugu@gmail.com. Irunen, hiru zutabeko martxa egin zuten abenduaren 23an, Mendelu, Elitxu eta Moskutik abiatuta. Elkarretaratzea ere egin zuten 24an, Sargia parkean, eta presoen senideen etxeetan kantari [...]

Marisa Prego trintxerpetarrak irabazi du Pasaiako Hiria margo lehiaketako bigarren saria. Contrastes… nosotros mismos izena du saritutako lanak. Akrilikoan sortutako margoak, pintzeladak eta txertatutako elementuak uztartzen ditu. Progaren lana e...

Mikel Antxon Arrizabalaga Lezoko PSE-EEko zinegotziaren arabera, «egunetik egunera Bilduk San Markoko zabortegia berriro irekitzeko aukera handiagoa da». Izan ere, bere esanetan, errauste plantaren atzeratzeak Gipuzkoa “zabortegiz beteko du”. Horrela, zaborra atez ate jasotzeko sistemari egotzi dio errua. “Sistema hori ezarri nahi dute, eta birzikla ezin daitezkeen materialak zabortegietara eraman”. Arrizabalagak gogorarazi duenez, San Markoko zabortegia 40 urtez egon da zabalik: “Zabortegia ixtearen kontrako jarrerak gainditzea asko kostatu zitzaigun, alderdi politiko guztiak bateratu genituen eta, horregatik, ez dugu amore emango”. Bosgarren edukiontzia Horregatik, Lezoko Udaleko zinegotziak bere alderdiaren jarrerarekin bat egin du. Horrela, bosgarren edukiontzia aldarrikatu du, atez atekoari kontrajarriz. “Atez ateko sistema zikina da, deserosoagoa eta garestiagoa da”, esan du. “Horregatik, kalean dauden edukiontzi itxi eta ordenatuen alde egiten dugu, hondakin birziklagarri eta konpostagarriak jasotzeko modu onena dela iruditzen zaigulako”. Gainera, birziklatzearen alde daudela adierazi du, “baina mehatxu neurririk gabe”. Horrez gain, atez ateko sistema “Europan gero eta gutxiago erabiltzen» ari direla esan du. Gainera, sistema hori dagoen herrietako (Oiartzungo, Antzuolako, Hernaniko eta Usurbilgo) bizilagunen “«kopuru handi” batek zaborra “beste herrietan” botatzen duela esan du. Horregatik, uste du “ezinezkoa” dela birziklapen portzentajea handitu izana. Kritikak Garbitaniari Garbitaniari kritikak egin dizkio zinegotziak: “Elkarte opakua [...]

Odol Emaileen Elkarteak odola ematera joateko deia egin du. Gaur, Reina aretoan dago aukera elkartasun keinua egiteko, 18:30etik 20:30era. Bihar, berriz, Beraungo anbulatorioan eman daiteke odola, ordutegi berberean. Gipuzkoako Odol Emaileen Errenteria...

Ekainaren 11n hartu zuten Errenteriako Udala Bilduk eta Errenteriako Ezkerrak (EE), eta lehen sei hilabeteen ondoren, balantzea egin dute. Epe horretan, gutxiengoan agindu arren, gainontzeko alderdiekin udalak eduki duen “akordio eta elkarrizketarako gaitasuna” nabarmendu du Errenteriako Udaleko Gobernu Taldeak. Horrez gain, beste bi adierazle ere kontuan hartu ditu: erabaki estrategikoak hartzeko gai izan dela eta politika egiteko beste modu bat erakutsi duela, herritarrek egindako eskaerari jarraituz. Julen Mendoza alkateak beste elementu batzuk ere aipatu ditu. Horien artean, duela hiru aste aurkeztutako Herria Plana. 2025erako Errenteria-Orereta diseinatzea du helburu plan horrek, eta lau lan ildo nagusi ditu, izenburu eta guzti: Etorkizunera Bidean, Biziberritze Ekonomikoaren Bidean, Herri Bizitzaren Bidean eta Bidearen Bidean. Hala, etorkizunera begira, plan estrategikoa garrantzia hartzen joango dela esan du Mendozak, eta espero dutela “prozesu parte hartzaile zabal baten ondorio” izatea. Parte hartzearekin lotuta, auzo batzar irekiak egin dituztela gogorarazi du alkateak. Herriko hamabost auzo elkarteekin bildu dira, eta ia 1.500 pertsona pasatu dira bilkura horietatik. Esperientzia oso positibotzat jo du Mendozak, eta horri esker, “herriaren erradiografia eta diagnostikoa” egin dituztela esan du. Handik, etorkizunera begirako lan ildoak ateratzen ari direla azaldu du, eta aurrera begira ere asmoa dutela batzar horiekin jarraitzeko: elkarteekin “kate iraunkor eta irekia” izan nahi [...]

Arantxa Carrillo hondarribiarrak jaso du Hondarribiko Higer merkatarien elkarteak Gabonetako kanpainan oparitu duen 3.000 euroko erosketa txekea. Fernando de la Fuente, Higer merkatarien elkarteko presidentea eta Mati Moreno, Matxin Artzu kaleko Moda A-Dos dendako jabea, izan ziren iragan ostegunean moda dendan bertan egin zuten sari banaketan. Hala, Arantxa Carrillo irabazleak, ostirala baino lehen, hiriko dendetan 3.000 euroko txekea gastatu beharko du. Zozketarako txartelak Ekimenean, Higer merkatarien elkarteko saltokiek, bezeroek egindako erosketen arabera, zozketarako txartelak doan banatu zituzten, iragan abenduaren 22ra arte, Gabonetako loteria zozketa egin zen egunera arte hain zuzen ere. Zozketa horren arabera erabaki zuten txekearen irabazlea nor izango zen. Kanpaina, kontsumitzaileei proposamen erakargarriak luzatuz, Hondarribiko merkataritza bultzatzeko egin dute. Hala, Bidasoa Bizirik-ek, Jaurlaritzako Merkataritza Sailak eta Hondarribiko Udalak laguntzen duten programa estrategikoaren barruan dago. %5eko deskontua Gainera, Higer merkatarien elkarteak, Hondarribia Txartelaren bidez, abantaila eta deskontuak eskainiko ditu herriko denda eta jatetxetan. Horiek baliatzeko, elkarteko edozein establezimendutan txartela aurkeztu behar da. Txartelik ez duenak, bertako dendetan eta Rural Kutxan egin dezake eskaera.

Klink elkarteak Gabonetako bazkari eta afariak prestatzeko ikastaroak eman ditu abenduan Harresilanda kalean duen egoitzan. Hala, hainbat menu egiten irakatsi dute, eta iaz eta aurten egin dituzten menu guztiak Interneten jarri dituzte ikusteko. www.kl...

Gazte Kemena Abesbatza izan zen joan den ostiralean Galtzarabordako kiroldegian egindako Gabon Abesti Sariketako 65. ekitaldiaren Helduen Mailako irabazlea. Xabier Vesgaren zuzendaritzapean, Kuttun kantak eta Gabon doinuak abestu zituen Errenteria-Orer...

Mari Carmen loradendak irabazi du Errenkoaldek antolatutako Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa. Horrenbestez, Errenteriako Udalak emandako oroigarria eta Errenkoalde elkarteak emandako 300 euroko saria jaso dute loradendaren jabeek.

Hilaren 11tik, emakumeentzako Tantra, sexualitatea eta meditazioa goiburuko ikastaroa egingo dute Irunen, asteazkenetan Hilaren 11an Tantra ikastaroa abiatuko dute Irungo Pinudi parkearen parean dagoen meditazio zentroan. Elizabeth Olaskoagak (Hondarribia, 1965) emango ditu ikasgelak; Pedagogia Diferentzialean lizentziatua da, eta Hirusta kolektiboko kidea. Asteazkenero elkartuko dira, apirila bukaera arte, bi orduko saioetan,18:30etik 20:30era. Parte hartzeko interesa duten emakumeek elizolas[abildua]yahoo.es helbidera idatz dezakete izena emateko. Ikastaroaren prezioa hilero 45 eurokoa da. Nola azalduko zenioke tantra zer den ezagutzen ez duneari? Bizitzeko modu bat da, filosofia bat. Hona iritsi dena sexualitatearen gainekoa da, baina hori baino gehiago da. Gorputzak 7 txakra ditu, zazpi puntu energetiko nagusi, eta horietako lehenengoa txakra sexuala da. Zazpi puntu horiek orekatuz gero, bizitzako arlo guztietan orekatuak egongo gara. Tantrak Yingyan-en filosofiarekin bat egiten du: gauzak ez dira txuriak edo beltzak, hirugarren bidea bilatu behar da, polaridadearen oreka. Onarpena eta presentzia ere inportanteak dira tantra filosofian; batetik bizitzan gertatzen zaigun guztia gure erabakia dela onartzeko, eta bestetik, orain eta hemen egoten jakiteko. Zer da ikastaroan landuko duzuena? Gure burua ezagutu, errespetatu eta onartzen ezagutuko dugu batez ere, gure gorputzetik hasita. Gure gorputza burua baino argiagoa da; gorputzak buruak baino hobeto azalduko du norbera nolakoa den, zer den. Buruak askotan iruzur [...]

Hondarribiko Udalak hemeretzi kontratazio egingo ditu lau eta sei hilabeteko iraupeneko lanpostuak betetzeko. Hautagaiak diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenak edo langabezia prestazioa jasotzen ez duten langabeak dira. Ekimena Lanbideren l...

Ama Guadalupekoa taldeko judokek entrenamendu bereziak egiteko baliatu dituzte Gabonetako oporrak. Iragan astean, hamabost kirolarik Valentzian entrenatu zuten. Gazte Mailakoak atzo abiatu eta larunbata arte izango dira Valentzian. Gainera, taldeko zor...

Jaiotza biziduna etzi egingo dute, 19:00etan, Gernikako Arbolan. Saioa iragan ostiralean egitekoa bazen ere, eguraldi txarraren ondorioz —antzezlanaren gunea lokaztuta zegoen— bertan behera uztea erabaki zuten. Hala, Erregeen kabalgata ere etzi egi...

Lezoko haurrek, eskolako oporrek irauten duten bitartean, jarduerak egiteko aukera dute. Horrela, gaur arratsaldean film bat ikusi dezakete. Cher ami… ta ni! filma eskainiko dute Gezala Auditoriumean. Emanaldia 16:30ean hasiko da. Marrazki bizidunetako filma izanagatik, benetako istorio batean oinarrituta dago. I. Mundu Gerrako uso mezulariak dira bertako protagonistak. Cher Ami uso bat da, eta Argonneko (Frantzia) baserri batean bizi da. Duten erantzukizunaren jakitun da usoa, eta 200 soldadu estatubatuarrez osatutako batalioi galdu bat salbatzen saiatuko dira. Ondoren, tailerretan aritzeko aukera izango dute umeek, Herri Eskolako jolastokian. Globoflexia ikasiko dute eta malabareekin jolastuko dira. Bukatzean, txokolate jatea izango dute bertara hurbiltzen diren haurrek. Etzi, pailazoak Osteguna Errege Eguneko bezpera izanik, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek urtero eskaintzen duten emanaldia izango da Bekoerrota kiroldegian. Zazpikoloroa ikuskizuna ikusteko aukera izango dute haurrek zein gurasoek. 12:00etan hasiko da, baina ordu erdi lehenago irekiko dituzte ateak.

Azken egunotan Ertzaintzak hamahiru gizon atxilotu ditu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan genero indarkeriarekin lotutako delituak egotzita. Herrizaingo Sailaren arabera, gizon horietako bat Errenteria-Oreretan atxilotu dute emakume bati mehatxu, indarkeria...