Valentzian eta Erroman entrenamenduak judokek
Ama Guadalupekoa taldeko judokek entrenamendu bereziak egiteko baliatu dituzte Gabonetako oporrak. Iragan astean, hamabost kirolarik Valentzian entrenatu zuten. Gazte Mailakoak atzo abiatu eta larunbata arte izango dira Valentzian. Gainera, taldeko zor...
Ama Guadalupekoa taldeko judokek entrenamendu bereziak egiteko baliatu dituzte Gabonetako oporrak. Iragan astean, hamabost kirolarik Valentzian entrenatu zuten. Gazte Mailakoak atzo abiatu eta larunbata arte izango dira Valentzian. Gainera, taldeko zortzi judoka Erromara (Italia) joan ziren atzo, hango nazioarteko txapelketan parte hartzeko, eta Daniel Palavecino entrenatzailearekin izango dira Italian larunbata arte. Taldearen sasoi puntu onena bilatu nahi dute entrenamendu horiekin: 2012an Espainiako Lehen Mailan lehiatuko dira, eta iazko bosgarren postua hobetzeko helburua dute.

