Langabezian daudenentzako 19 lanpostu eskaini ditu udalak
Hondarribiko Udalak hemeretzi kontratazio egingo ditu lau eta sei hilabeteko iraupeneko lanpostuak betetzeko. Hautagaiak diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenak edo langabezia prestazioa jasotzen ez duten langabeak dira. Ekimena Lanbideren l...
Hondarribiko Udalak hemeretzi kontratazio egingo ditu lau eta sei hilabeteko iraupeneko lanpostuak betetzeko. Hautagaiak diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenak edo langabezia prestazioa jasotzen ez duten langabeak dira. Ekimena Lanbideren laguntzarekin egingo dute.
Ondorengo lanpostuak eskainiko dituzte: administrari laguntzaile bat; argiketari bat, hezitzaile bat eta lau langile bizimodu osasungarria sustatzeko lanetan aritzeko; hezitzaile bat eta lau langile baratza komunitarioan lan egiteko; hezitzaile bat eta lau langile itsasertza garbitzeko, eta kultur eta gizarte dinamizatzaile bana.
Lanbiden eta Interneten
Hautaketa prozesua Bidasoa Bizirik-ek egingo du eta izena emateko Irunen Lanbidek dituen bi bulegoetara joan da: El Espazio bulegora edo Anaka kaleko 27. zenbakian dagoen bulegora. Internet bidez ere izena eman daiteke, www.lanbide.net helbidean. Izena emateko epea etzi bukatuko da.
«Hondarribian bizi direnek lehentasuna izango dute. Enplegu hauen iraupena gehienez sei hilabetekoa izango da, egun osoz, eta behar berriei aurre egiteko balio izango dute. Programaren helburua da herrian behar handiena duten pertsonen egoera arintzea, eta lan merkatuan sartzea erraztea.

