Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaPolitika

Gobernu taldea: “Lehen sei hilabetean akordio gaitasuna erakutsi dugu”

Ekainaren 11n hartu zuten Errenteriako Udala Bilduk eta Errenteriako Ezkerrak (EE), eta lehen sei hilabeteen ondoren, balantzea egin dute. Epe horretan, gutxiengoan agindu arren, gainontzeko alderdiekin udalak eduki duen “akordio eta elkarrizketarako gaitasuna” nabarmendu du Errenteriako Udaleko Gobernu Taldeak. Horrez gain, beste bi adierazle ere kontuan hartu ditu: erabaki estrategikoak hartzeko gai izan dela eta politika egiteko beste modu bat erakutsi duela, herritarrek egindako eskaerari jarraituz. Julen Mendoza alkateak beste elementu batzuk ere aipatu ditu. Horien artean, duela hiru aste aurkeztutako Herria Plana. 2025erako Errenteria-Orereta diseinatzea du helburu plan horrek, eta lau lan ildo nagusi ditu, izenburu eta guzti: Etorkizunera Bidean, Biziberritze Ekonomikoaren Bidean, Herri Bizitzaren Bidean eta Bidearen Bidean. Hala, etorkizunera begira, plan estrategikoa garrantzia hartzen joango dela esan du Mendozak, eta espero dutela “prozesu parte hartzaile zabal baten ondorio” izatea. Parte hartzearekin lotuta, auzo batzar irekiak egin dituztela gogorarazi du alkateak. Herriko hamabost auzo elkarteekin bildu dira, eta ia 1.500 pertsona pasatu dira bilkura horietatik. Esperientzia oso positibotzat jo du Mendozak, eta horri esker, “herriaren erradiografia eta diagnostikoa” egin dituztela esan du. Handik, etorkizunera begirako lan ildoak ateratzen ari direla azaldu du, eta aurrera begira ere asmoa dutela batzar horiekin jarraitzeko: elkarteekin “kate iraunkor eta irekia” izan nahi [...]

admin
Bidasoa
2012/01/03

Udal gobernu taldeaEkainaren 11n hartu zuten Errenteriako Udala Bilduk eta Errenteriako Ezkerrak (EE), eta lehen sei hilabeteen ondoren, balantzea egin dute. Epe horretan, gutxiengoan agindu arren, gainontzeko alderdiekin udalak eduki duen “akordio eta elkarrizketarako gaitasuna” nabarmendu du Errenteriako Udaleko Gobernu Taldeak. Horrez gain, beste bi adierazle ere kontuan hartu ditu: erabaki estrategikoak hartzeko gai izan dela eta politika egiteko beste modu bat erakutsi duela, herritarrek egindako eskaerari jarraituz.

Julen Mendoza alkateak beste elementu batzuk ere aipatu ditu. Horien artean, duela hiru aste aurkeztutako Herria Plana. 2025erako Errenteria-Orereta diseinatzea du helburu plan horrek, eta lau lan ildo nagusi ditu, izenburu eta guzti: Etorkizunera Bidean, Biziberritze Ekonomikoaren Bidean, Herri Bizitzaren Bidean eta Bidearen Bidean. Hala, etorkizunera begira, plan estrategikoa garrantzia hartzen joango dela esan du Mendozak, eta espero dutela “prozesu parte hartzaile zabal baten ondorio” izatea.

Parte hartzearekin lotuta, auzo batzar irekiak egin dituztela gogorarazi du alkateak. Herriko hamabost auzo elkarteekin bildu dira, eta ia 1.500 pertsona pasatu dira bilkura horietatik. Esperientzia oso positibotzat jo du Mendozak, eta horri esker, “herriaren erradiografia eta diagnostikoa” egin dituztela esan du. Handik, etorkizunera begirako lan ildoak ateratzen ari direla azaldu du, eta aurrera begira ere asmoa dutela batzar horiekin jarraitzeko: elkarteekin “kate iraunkor eta irekia” izan nahi du. Enpresari, dendari eta kultur eta kirol elkarteekin ere bildu da udala.

Aparkatzeko arazoa
Auzo gehienek komunean zituzten arazoen berri ere eman du Mendozak: aparkalekuak, garbiketa eta zabor bilketa eta txakur kakak. Horiei irtenbidea emateko lanean ari direla jakinarazi du, eta adibide moduan, Pontikako TAO aparkalekua 6 eremua beharrean 0 eremu bezala izendatu dutela (hala, egoiliar txartela duen orok erabili ahal izango du) aipatu du. Horrez gain, obra txiki batzuk ere egiten ari direla gaineratu du: Olibet eta Panierreko aparkalekuak asfaltatu direla, Basanoagako igogailuaren obrak hasi dituztela eta Gabonetako argiak aldatu dituztela, aurrezteko LED sistema erabiliz.

Soldata murriztu
Mendozaren arabera, beste urrats garrantzitsuetako bat izan da gobernu taldeak agintea hartu bezain laster hartu zuen erabakia: soldata %30 murriztea. Horri esker, urtean 217.000 euro eta legegintzaldi osoan ia milioi bat euro aurreztuko dituztela azaldu du.

Garrantzitsutzat jo du ere ordenantza fiskalak eta 2012ko aurrekontuak aurrera atera izana. Aurrekontuei dagokienez, krisiaren testuingurua kontuan izanda, urtea amaitu aurretik onartu izana nabarmendu du.

Beste neurri batzuk ere aipatu ditu: ingurumenean, espazioak babesteko neurriak hartzea; mugikortasun astean udaltzainak bizikletan ibiltzea eta horrek etorkizunerako ate bat irekitzea; administrazioaren egoera berrira egokitzeko urratsak ematea; Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia eta Euskararen Erabilera Plana onartzea eta Berdintasun departamentua sortzea.

“Noizean behin” balantzeak egingo dituela jakinarazi du gobernu taldeak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.