Gizon bat atxilotu dute genero indarkeriagatik
Azken egunotan Ertzaintzak hamahiru gizon atxilotu ditu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan genero indarkeriarekin lotutako delituak egotzita. Herrizaingo Sailaren arabera, gizon horietako bat Errenteria-Oreretan atxilotu dute emakume bati mehatxu, indarkeria...
Azken egunotan Ertzaintzak hamahiru gizon atxilotu ditu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan genero indarkeriarekin lotutako delituak egotzita. Herrizaingo Sailaren arabera, gizon horietako bat Errenteria-Oreretan atxilotu dute emakume bati mehatxu, indarkeria eta lesioak eragitea leporatuta. Gipuzkoan genero indarkeriarekin lotutako beste bost atxiloketa izan dira: hiru Donostian eta bana Eibar eta Andoainen.

