Eli Olaskoaga: “Emakumearen gorputzeko poro bakoitza plazer iturri da”
Hilaren 11tik, emakumeentzako Tantra, sexualitatea eta meditazioa goiburuko ikastaroa egingo dute Irunen, asteazkenetan Hilaren 11an Tantra ikastaroa abiatuko dute Irungo Pinudi parkearen parean dagoen meditazio zentroan. Elizabeth Olaskoagak (Hondarribia, 1965) emango ditu ikasgelak; Pedagogia Diferentzialean lizentziatua da, eta Hirusta kolektiboko kidea. Asteazkenero elkartuko dira, apirila bukaera arte, bi orduko saioetan,18:30etik 20:30era. Parte hartzeko interesa duten emakumeek elizolas[abildua]yahoo.es helbidera idatz dezakete izena emateko. Ikastaroaren prezioa hilero 45 eurokoa da. Nola azalduko zenioke tantra zer den ezagutzen ez duneari? Bizitzeko modu bat da, filosofia bat. Hona iritsi dena sexualitatearen gainekoa da, baina hori baino gehiago da. Gorputzak 7 txakra ditu, zazpi puntu energetiko nagusi, eta horietako lehenengoa txakra sexuala da. Zazpi puntu horiek orekatuz gero, bizitzako arlo guztietan orekatuak egongo gara. Tantrak Yingyan-en filosofiarekin bat egiten du: gauzak ez dira txuriak edo beltzak, hirugarren bidea bilatu behar da, polaridadearen oreka. Onarpena eta presentzia ere inportanteak dira tantra filosofian; batetik bizitzan gertatzen zaigun guztia gure erabakia dela onartzeko, eta bestetik, orain eta hemen egoten jakiteko. Zer da ikastaroan landuko duzuena? Gure burua ezagutu, errespetatu eta onartzen ezagutuko dugu batez ere, gure gorputzetik hasita. Gure gorputza burua baino argiagoa da; gorputzak buruak baino hobeto azalduko du norbera nolakoa den, zer den. Buruak askotan iruzur [...]
Hilaren 11tik, emakumeentzako Tantra, sexualitatea eta meditazioa goiburuko ikastaroa egingo dute Irunen, asteazkenetan
Hilaren 11an Tantra ikastaroa abiatuko dute Irungo Pinudi parkearen parean dagoen meditazio zentroan. Elizabeth Olaskoagak (Hondarribia, 1965) emango ditu ikasgelak; Pedagogia Diferentzialean lizentziatua da, eta Hirusta kolektiboko kidea.
Asteazkenero elkartuko dira, apirila bukaera arte, bi orduko saioetan,18:30etik 20:30era. Parte hartzeko interesa duten emakumeek elizolas[abildua]yahoo.es helbidera idatz dezakete izena emateko. Ikastaroaren prezioa hilero 45 eurokoa da.
Nola azalduko zenioke tantra zer den ezagutzen ez duneari?
Bizitzeko modu bat da, filosofia bat. Hona iritsi dena sexualitatearen gainekoa da, baina hori baino gehiago da. Gorputzak 7 txakra ditu, zazpi puntu energetiko nagusi, eta horietako lehenengoa txakra sexuala da. Zazpi puntu horiek orekatuz gero, bizitzako arlo guztietan orekatuak egongo gara. Tantrak Yingyan-en filosofiarekin bat egiten du: gauzak ez dira txuriak edo beltzak, hirugarren bidea bilatu behar da, polaridadearen oreka.
Onarpena eta presentzia ere inportanteak dira tantra filosofian; batetik bizitzan gertatzen zaigun guztia gure erabakia dela onartzeko, eta bestetik, orain eta hemen egoten jakiteko.
Zer da ikastaroan landuko duzuena?
Gure burua ezagutu, errespetatu eta onartzen ezagutuko dugu batez ere, gure gorputzetik hasita. Gure gorputza burua baino argiagoa da; gorputzak buruak baino hobeto azalduko du norbera nolakoa den, zer den. Buruak askotan iruzur egiten digu, eta esaten digun guztiari botere osoa ematen diogu, gure sentimenduen eta sentsazioen gainetik. Burua erlajatzen ikastea bizitza osasuntsu eta alaia bizitzeko ezinbestekoa da, gaur eta hemen bizitzen jakiteko; iragana joan da eta etorkizuna etortzeko dago.
Noski, sexualitatea landuko dugu, emakumeak plazerra sentitzeko aukera bezala; ez bakarrik sexualitate koital edo genitala, baizik eta emakumearen gorputz osoa hartzen duena, izan ere, gorputzaren poro bakoitza sentibera da eta plazerraren iturri ere bai. Merleau Pontyk zioen sexualitatearen eta gizakiaren existentziaren arteko harremana dagoela, gure izate osoa dela sexualitatea.
Gizonen eta emakumeen arteko parekotasun eta ezberdintasunak eta horiek eguneroko bikote bizitzan duten eragina ikusiko ditugu ere. Bakoitzaren testuingurua aztertuko dugu, zer eta nola hobetu daitekeen argitu eta autoestima hobetzeko.
Erlajatzeko eta gorputza ezagutzeko teknikek garrantzia handia dute tantran. Zeintzuk teknikak baliatuko dituzue?
Masaje eta meditazio teknikak ezagutuko ditugu. Masajeekin gorputzera iritsi eta berau ezagutu nahi dugu, ematen eta jasotzen disfrutatzen ikasteko helburuz. Eta hainbat meditazio teknika landuko ditugu, norberak hoberen egokitzen zaion teknika aukeratu dezan. Eguneroko arazoei aurre egiteko gidatutako erlajazioak eta bisualizazioak egingo ditugu ere. Talde dinamikan ariko gara, bakoitzaren erritmoa errespetatuz.
Nori zuzenduta dago?
Edozein emakumeri zuzenduta dago. Denok dugu zerbait ikasteko eta erakusteko, bakoitzak bere esperientziak, kezkak, beldurrak…. eta horiek konpartitzeko esparru goxo bat zabaldu nahi dugu, emakumearen sexualitateari lekutxo bat emanez.
Gainera, polita da adin ezberdineko emakumeak biltzea, adinak ere jakintasun bat ematen duelako eta gazteek nagusiagoen eskarmentutik ikasteko ere aukera bikaina izaten dutelako. Edozein adineko emakumeak animatuko nituzke. Arropa erosoa eramatea besterik ez da behar, gustura egoteko. Koaderno bat eta boligrafo bana ere, idatzizko ariketaren bat egin behar dugunerako.

