3.000 euroko txekea banatu du Higer merkatarien elkarteak
Arantxa Carrillo hondarribiarrak jaso du Hondarribiko Higer merkatarien elkarteak Gabonetako kanpainan oparitu duen 3.000 euroko erosketa txekea. Fernando de la Fuente, Higer merkatarien elkarteko presidentea eta Mati Moreno, Matxin Artzu kaleko Moda A-Dos dendako jabea, izan ziren iragan ostegunean moda dendan bertan egin zuten sari banaketan. Hala, Arantxa Carrillo irabazleak, ostirala baino lehen, hiriko dendetan 3.000 euroko txekea gastatu beharko du. Zozketarako txartelak Ekimenean, Higer merkatarien elkarteko saltokiek, bezeroek egindako erosketen arabera, zozketarako txartelak doan banatu zituzten, iragan abenduaren 22ra arte, Gabonetako loteria zozketa egin zen egunera arte hain zuzen ere. Zozketa horren arabera erabaki zuten txekearen irabazlea nor izango zen. Kanpaina, kontsumitzaileei proposamen erakargarriak luzatuz, Hondarribiko merkataritza bultzatzeko egin dute. Hala, Bidasoa Bizirik-ek, Jaurlaritzako Merkataritza Sailak eta Hondarribiko Udalak laguntzen duten programa estrategikoaren barruan dago. %5eko deskontua Gainera, Higer merkatarien elkarteak, Hondarribia Txartelaren bidez, abantaila eta deskontuak eskainiko ditu herriko denda eta jatetxetan. Horiek baliatzeko, elkarteko edozein establezimendutan txartela aurkeztu behar da. Txartelik ez duenak, bertako dendetan eta Rural Kutxan egin dezake eskaera.
Arantxa Carrillo hondarribiarrak jaso du Hondarribiko Higer merkatarien elkarteak Gabonetako kanpainan oparitu duen 3.000 euroko erosketa txekea. Fernando de la Fuente, Higer merkatarien elkarteko presidentea eta Mati Moreno, Matxin Artzu kaleko Moda A-Dos dendako jabea, izan ziren iragan ostegunean moda dendan bertan egin zuten sari banaketan. Hala, Arantxa Carrillo irabazleak, ostirala baino lehen, hiriko dendetan 3.000 euroko txekea gastatu beharko du.
Zozketarako txartelak
Ekimenean, Higer merkatarien elkarteko saltokiek, bezeroek egindako erosketen arabera, zozketarako txartelak doan banatu zituzten, iragan abenduaren 22ra arte, Gabonetako loteria zozketa egin zen egunera arte hain zuzen ere. Zozketa horren arabera erabaki zuten txekearen irabazlea nor izango zen.
Kanpaina, kontsumitzaileei proposamen erakargarriak luzatuz, Hondarribiko merkataritza bultzatzeko egin dute. Hala, Bidasoa Bizirik-ek, Jaurlaritzako Merkataritza Sailak eta Hondarribiko Udalak laguntzen duten programa estrategikoaren barruan dago.
%5eko deskontua
Gainera, Higer merkatarien elkarteak, Hondarribia Txartelaren bidez, abantaila eta deskontuak eskainiko ditu herriko denda eta jatetxetan. Horiek baliatzeko, elkarteko edozein establezimendutan txartela aurkeztu behar da. Txartelik ez duenak, bertako dendetan eta Rural Kutxan egin dezake eskaera.


