Urtarrilerako 4x2ko eskaintza egin du San Juan plazako aparkalekuak
San Juan-Etxeandia lur azpiko aparkalekuaren Empark enpresa kudeatzaileak 4×2 eskaintza egingo du urtarrilean zehar, erosketei begira. Erabiltzaileek lau orduz erabili ahal izango dute aparkalekua, eta bakarrik bi ordu ordaindu. 4×2 eskaintzaz gain, Lapurdi eta Bortzirietatik datozenek lehen ordua doan izango dute, Udalak eta Bidasoa Bizirikek banatu dituzten promozio eskuorrietako bonoa baliatuz gero. 70.000 esku orri banatu dituzte Irun inguruko herrietako postontzietan. Aparkalekua 24 orduz irekita dago, baina bi kanpainek merkataritza ordutegirako balio dute soilik.
San Juan-Etxeandia lur azpiko aparkalekuaren Empark enpresa kudeatzaileak 4×2 eskaintza egingo du urtarrilean zehar, erosketei begira. Erabiltzaileek lau orduz erabili ahal izango dute aparkalekua, eta bakarrik bi ordu ordaindu. 4×2 eskaintzaz gain, Lapurdi eta Bortzirietatik datozenek lehen ordua doan izango dute, Udalak eta Bidasoa Bizirikek banatu dituzten promozio eskuorrietako bonoa baliatuz gero. 70.000 esku orri banatu dituzte Irun inguruko herrietako postontzietan.
Aparkalekua 24 orduz irekita dago, baina bi kanpainek merkataritza ordutegirako balio dute soilik.

