
Ostegun arratsaldean egingo dute Errege Magoen Kabalkada Irunen. Letxunborro etorbidetik abiatuko da, 18:30ean, eta honako ibilbidea egingo du: Hondarribia kalea, Kolon Pasealekua, Leon Iruretagoiena, Prudencia Arbide, eta San Juan plazan amaituko d...

Pasa den abenduaren 17an Illimani Errenteria-Oreretako gobernuz kanpoko erakundeak Gabonetako jaialdia egin zuen Errenteria Hiria Kulturgunean. Azken asteotan hainbat ekintza egiten aritu da, eta 1.500 euro inguru bildu ditu Illimanik, eta horiek ̶...

San Juan-Etxeandia lur azpiko aparkalekuaren Empark enpresa kudeatzaileak 4×2 eskaintza egingo du urtarrilean zehar, erosketei begira. Erabiltzaileek lau orduz erabili ahal izango dute aparkalekua, eta bakarrik bi ordu ordaindu. 4×2 eskaintzaz gain, Lapurdi eta Bortzirietatik datozenek lehen ordua doan izango dute, Udalak eta Bidasoa Bizirikek banatu dituzten promozio eskuorrietako bonoa baliatuz gero. 70.000 esku orri banatu dituzte Irun inguruko herrietako postontzietan. Aparkalekua 24 orduz irekita dago, baina bi kanpainek merkataritza ordutegirako balio dute soilik.

Meakako Adixkideak elkarteak deituta, euskal dantzen eta abestien zaleak igandean elkartuko dira Zabaltza plazan, kantuan eta dantzan aritzeko.

Jose Luis Gaztelumendi artistaren erakusketa antolatu du Mendi Zolan kulturguneak urtarrila hasierarako. Gaztelumendiren lanak ikusteko bisitatu bere bloga. Mendi Zolan asteartetik larunbatera irekitzen dute, 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. Sarrera doan da.

Asteazkenean Errege Magoen pajeek Irungo haurren gutunak jasoko dituzte udaletxeko areto nagusian. Arratsaldeko lauretatik zortzietara ariko dira.

Heldu den larunbatean aulki mugikorreko ontzi luzeen Gipuzkoako Txapelketa antolatuko dute Bidasoa ibaian, 13:30etik hasita. Aulki mugikorreko Gipuzkoako Ligarako puntuagarria izango da eta, Santiagotarrak taldeaz gain, Hondarribia, Orio eta Ur Kiro...

BAF 7301 Trenbidearen Lagunak elkarteak Gabonetako erakusketaren zazpigarren ekitaldia antolatu du Adifen nazioarteko geltokiaren atarian. Aurtengo goiburua Iparraldeko Gertuko Trenbidea da, eta hilaren 8a arte bisitatu daiteke. XX. mendean Hendaia ...

Azterketa garaian dauden unibertsitateko ikasleei begira Ikasgela zerbitzua abian jarriko du Ikust Alaia udal liburutegiak. Otsailaren 5a arte egunero zabalduko dute honako ordutegian: asteleheneik larunbatera 09:00etatik 20:00etara eta igandeetan goiz...